Malkorra, del Getxo Etorkizuna, ensaya ante CR Ferrol

Etorkizuna aurretik jarri da CR Ferrolen aurkako kanporaketan 42-28 irabazi ondoren.

Talde filialak bere bertsiorik onena erakutsi zuen Faduran; aldeko sei tantori esker A Malatan jokatuko den bigarren partidarako oso baliagarria den 14 puntuko abantaila lortu zuen.

Getxo Etorkizuna taldeak irabazi egin zuen joan den igandean Ohorezko B Mailara igotzeko  faseko bere lehen partida. Egia esan, erraz irabazi zuen, 42-28, Club Rugby Ferrol taldea menderatuz. Etxekoek denboraldi osoko partidatik onenetakoa jokatu zuten eta berrogei puntu baino gehiago sartu arren, talde galiziarrak azken jokaldian lortu zuen entseguari esker,  bisitariek itzuliko partidara bizirik  iristea lortu zuten.

Ander Malkorrak, getxoztarren entseguetako bi lortu zituenak, esaten digu CR Ferrol taldea arerio indartsua eta konplikatua dela, “Talde sendoa eta esperientzia handikoa da […] Hainbeste denbora egin dugu partida hau  jokatzea itxaroten; irabazteko partida perfektua egin behar genuen”.

Aise irabazi arren partida ez zen etxeko taldeak nahi zuen bezala hasi eta 20. minuturako 5  eta 14  galtzen ari ziren, eta uztartze-erdilariak  txartel horia jaso zuen. Hori gorabehera, zigortua berriz ere zelairatu zenean, etxekoek euren ezaugarri nagusienetakoa den joko dinamikoa egiten hasi ziren. Bi entsegurekin (E. Trápaga 29’, A. Martínez 34’) eta C. Rodríguez joko-zabaltzaileak zutoinen artean pasatu zuen zigor-kolpeari esker, 40’, elektronikoa iraultzea lortu zuten eta Fadurako giroa ere lasaitu egin zen  atsedenerako, 20-14.

“Une zailak eduki ditugu, asko kostatu zaigu gure entsegu-marratik hurbil defenditzea  eta arazoren bat eduki dugu ardatzaren defentsan; hortik lortu dituzte bi entseguak”.

Bigarren zatian ere horibeltzak nagusitu ziren. Hasi eta hamargarren minutuan J. Meléndezek laugarrena lortu zuen, zutoinen azpian, entrenamenduetan landuta zegoen jokaldi on baten ostean, 49’, 27-14. Etxekoek inspiratuta jarraitu zuten eta bosgarren entsegua lortu zuten, C. Rodríguezek sartu zuena  jokaldi indibidual on baten ostean, 58’, 34-14.

CR Ferrol taldeak ez zuen etsi eta borrokan jarraitzea lortu zuen bere hirugarren entseguarekin, 61’, 34-20. A. Malkorrak erantzun zion getxoztarren seigarren eta azken tantoarekin, 68’, 39-21.  Markagailua etxekoentzat joko-irekitzaileak itxi zuen,  71’, azken zigor-kolpearekin, 42-21. Dena horrela amaituko zela ematen zuenean talde galiziarrak bere laugarren entsegua sartzea lortu zuen azken jokaldian eta  elektronikoan 42-28 emaitza utzi zuen; beraz, kanporaketak artean bizirik jarraitzen du.

Malkorrak esaten du  hasiera txarra izan arren  partida dominatzeko gauza izan zirela, “Partida gure geure eskuetan eduki dugu  lehen minutuetatik […] Jokatzeko erritmoa ezarri dugu eta hori da interesatzen zaiguna”. Beste behin ere joko irekiaren abiadura izan da  arerioa gainditzeko tresna, “Gure abantailak aprobetxatzen jakin dugu”.

Erdilari getxoztarrak partida osoan jokalariek izan zuten jarrera ona azpimarratu du, “Ausart jokatu dugu jokoaren alderdi guztietan […] Amaitu dugunean  denok komentatu dugu gauza bera, agian denboraldi osoko partidarik onena izan da”. Malkorrak  Getxo Etorkizuna taldea era honetan definitzen du “lagun taldea gara, ilusioz beteta dagoena eta  etsaiaren mailari beldurrik ez diona”.