Renovcación Germán Haeffeli Getxo Rugby

German Haeffeli, datorren denboraldirako aurrelarien lehenengo errefortzua

Lehenengo lerro argentinarra Getxo Errugbian jokatuko du bere bigarren denboraldia

Getxo Errugbia hasi da datorren denboraldiko senior plantilla indartzen kanpotar jokalarien fitxaketekin. Zuzendaritza taldearen lehenengo mugimendua German Haeffeliren kontratua berriztea izan da urte bat gehiago luzatuz. Pasaden denboraldiko jokalaririk garrantzitsuenetarako izan zen Argentinatik iritsitako lehenengo lerroa, “Kontratua urte bat gehiagorako berritu dut gehienbat nigan konfiantza asko jarri dutelako, Getxo Errugbia oso talde ona da eta klubeko partaide guztiekin oso eroso nago egon nahiz urte osoan zehar.

Jokalari hau hoberen deskribatzen duten adjektiboak irmotasuna eta erregularitatea dira, aurreko denboraldi osoan zehar (2016-2017) German ezkerreko erroan jokatzen aritu izan baita. Gainera, meleetan ezinbesteko jokalaria dugu eta kontaktu egoeratan seguritate handia eskaintzen die taldekoei. “Hurrengo denboraldia oso gogorra izango da,klubak fitxaketa pila egiten ari dira, baina ziur naiz egoerak eskatzen duen mailan egongo garela”

German Haeffeli pasaden urteko senior mailako jokalari oso garrantzitsua izan zen, Ohorezko mailako lehenengo fasea osorik jokatu zuen, Ohorezko Mailako 22 partidak hasierako hamabostekoan egon zen, guztira 1750 minutu jokatu ditu hori beltzez, minutu guztietako %99,4. Horretaz gain, lau entsegu lortu ditu eta behin bakarrik egon da zigortua, txartel hori bakarrarekin.