Julio Speziali, nuevo jugador del Getxo Rugby

Julio Speziali, potentzia Getxoko aurrelarientzako

Argentinako Rosario hiritik datorren jokalaria Getxo Errugbira iritsi da lehenengo lerroari sendotasun handiagoa emateko

Getxo Errugbiak Julio Spezialiren fitxaketa egin du. Klubeko zuzendaritza teknikoak aurrealderako bigarren jokalari bat ekartzea erabaki du. German Haeffeli ezkerreko harroinaren berrikuntzarekin batera, bigarren indargarri honek lehen lerro hori-beltzari sendotasuna eta bermeak eskainiko dizkio.

Aurrelariak eskuineko harroin gisa jokatu ohi du. Rosarioko Gimnasia y Esgrima taldetik dator, Argentinako klub historikoa, eta hori-beltzekin arituko da 2017/2018 denboraldian. Getxoko jokalari berriak 27 urte ditu, 182 cm neurtzen du eta 110 kilo inguru pisatzen du. Uztartzeetan jokalari sendoa da, eta konkista-faseetan gogorra da. Esperientzia luzea dauka Argentinako lehen mailako txapelketetan.

19 urte baino ez zituela, bere klubeko lehen taldean aritu zen: Rosarioko Gimnasia y Esgrima. Harrezkero, bere klubeko lehenengo taldean jokalari finkoa izan da, azken denboraldi honetara arte. Bere karreran zehar hainbat aldiz jaso du Unión de Rugby de Rosario-ren (bere hiriko selekzioaren) deia. Aurreko denboraldian Barbarians Argentina-rekin 10. urteurreneko partida jokatzeko hautatu zuten, Jockey Club-en aurka.

Getxo Errugbiak ongi etorria eman gura dio Julio Spezialiri, eta zorte ona opa dio hori-beltz gisa egingo duen etapan. Ongi etorri!