FICHAJE-GonzaloQuintana

Gonzalo Quintana uztartze-erdilari argentinarra, Getxo Errugbiren indargarri berria

Hogeita bi urteko hiru laurdeneko gaztea Liceo Navaletik dator, Buenos
Aireseko lehen dibisioko taldea

Gonzalo Quintana uztartze-erdilari argentinarra Liceo Navaletik dator, Buenos Aireseko lehen dibisioko taldea; Getxo Errugbiaren fitxaketa berria da denboraldi honetarako. Hogeita bi urteko jokalaria da, Argentinako lehen dibisioan jokatzen esperientzia daukana. Mugikortasunagatik eta pilotaren oso gainean egoteagatik nabarmentzen da. “Oso indargarri baliagarria da taldearentzat; espero dugu taldeari behar duen dinamismoa ematea”, adierazi du José Luis Martínez “Karra” Getxo Errugbiko kirol zuzendariak.

Jokalari berria, Juan Carlos Badok zuzentzen duen taldean datozen egunetan sartuko dena, sasoian dago, eta erasoan nahiz defentsan gaitasun handia dauka. Defentsa-lanetan kementsu aritzen da. Oina ederki erabiltzen du, bai joko irekian, bai hagetarako zuzeneko jaurtiketetan.

Gonzalo gazte kategorian hautatuta egon da eta uztartze-erdilari gisa aritu da Liceo Naval taldean, URBAn dagoena (Unión de Rugby de Buenos Aires), 2015az geroztik. Gainera, Seven-eko taldeko kide izan da, eta esperientzia nazionala nahiz nazioartekoa dauka (Uruguaiko eta Txileko selekzioen aurka jokatu du).

Getxo Errugbiak ongi etorria eman gura dio Gonzalo Quintanari eta zorte ona opa dio hori-beltz gisa egingo duen etapan. Ongi etorri!