Honen bidez, GETXO ERRUGBI TALDEKO bazkideei batzar orokor arruntera etortzeko dei egiten diegu, Fadurako hitzaldi aretoan 2017ko urriaren 4an egingo dena, 19:00etan lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian, ondoko gai hauek eztabaidatzeko helburuz:
Gai zerrenda:
Lehenengoa: Presidentearen txostena.
Bigarrena: 2017ko urtarrilaren 1ean hasitako eta 2017ko ekainaren 30ean amaitutako ekitaldiko kontuak onestea.
Hirugarrena: 2017ko uztailaren 1ean hasi zen eta 2018ko ekainaren 30ean amaituko den 2017/2018 ekitaldirako aurrekontua onestea.
Laugarrena: 2017-2021 proiektuaren sarrera.
Bosgarrena: Errugbiko zuzendariaren aurkezpena.
Seigarrena: Galde-eskeak.
Zazpigarrena: Batzar honetako akta onesteko bi bazkide izendatzea.
Eskatzen duten bazkideek Batzar Orokorrak onartzen dituen dokumentuak aztertzeko eta kopia bat eskuratzeko eskubidea izango dute.
Presidentea
Alberto Zubeldia Damborenea