WhatsApp Image 2017-10-02 at 10.32.05

Errugbiaz eta adiskidetasunaz gozatzen Irlandako Balbriggan klubarekin

Joan den igandean, urriak 1, Irlandako Balbriggan kluba Getxora etorri zen bere 16 urtetik beherako taldearekin. Egun berean zenbait partida jolastu zituzten adin bereko gure taldearekin. Hamabost minutuko lau zatiko partida bat jolastu zen, eta arbitroa Guillermo Pardo Getxoko taldearen jokalari ohia izan zen. Azken laurdenean jokalari guztiak nahastu ziren eta oso parekatua izan zen partidaren amaiera elkarrekin gozatu zuten.

Balbriggan taldeak jokalari inklusibo bat ere du eta beste jokalari batek bezala jolastu zuen bere taldearekin. Partidaren ondoren bi taldeak elkartu egin ziren, paella bazkaltzeko, abestiak abesteko eta opariak elkarri emateko. Oso egun polita izan zen, eta errubiaz eta adiskidetasunaz gozatu zuten. Espero dugu etorkizunean gu Irlandara joatea eta Balbriggan klubarekin harremana mantentzea.

Eskerrik asko Balbriggan klubari eta paellen taldeari, eguna hain berezia izaten berriro lagundu duelako.