OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Getxok galdu du eta sailkapenaren azken tokian kokatu da

Chamizo ezizenaz ezagutzen den taldeak bere erasorako ahalmen guztia aprobetxatu zuen eta 13 entsegu egin zituen. El Salvador 94-7 Getxo Errugbia

Getxo Errugbiak Heineken Ligako laugarren partidan galdu zuen maila goreneko Silverstorm El Salvador taldearen aurka. Bizkaiko taldeak 13 entsegu jaso zituen atzo Pepe Rojo zelaian; klubaren historiako bigarren porrotik handiena izan zen, eta amaieran 94-7 adierazten zuen markagailuak. Talde hori-beltzaren atzealde gazteak den-dena eman zuen Valladolideko zelaian, eta tokiko zaleek jokalari gazteen esfortzua eskertu zuten partidaren amaieran.

Lehenengo jokalditik nabarmena izan zen tokiko taldearen gailentasuna, entseguetan ikusi izan zen bezala. Partida hasi eta 6 minutura, tokiko taldeak lehenengo bi entseguak egin zituen, eta aurkarien defentsa gainditu zituen bi aldietan, bai abiadurari, bai dinamismoari dagokionez. Tokiko lehen bi entsegu horien ostean, Getxok partida guztian hoberen jokatu zuen minutu onenak izan ziren. Talde hori-beltzak erakutsi zuen ikasteko eta hobetzeko gogoak dituela; izan ere, bereziki gaztea den taldea izan arren, errugbi onaren distirak erakutsi zituen.

German Haeffelik, talde hori-beltzaren atzealdeko jokalaririk aktiboenetako batek, bisitarien marka bakarra egin zuen, aurrelari-multzoak hainbat fase landu egin ostean. Lehen zatia amaitu baino lehen, Valladolidekoek beste behin egin zuten eraso, eta markagailua 35-7 utzi zuten, aldageletara itzultzeko prest.

Atsedenaldiaren ostean itzuli zirenean, apurka-apurka gailendu ziren, gero eta nagusitasun handiagorekin. Tokiko taldeak falta bakarra gin zuen bigarren zatian eta beste bederatzi entsegu egin zituen; hala, aurkaria eraso egiteko aukerarik gabe utzi zuen. Jokalari hori-beltzak gutxiagotu ziren minutuek aurrera egin ahala; baloia berreskuratzen saiatu ziren, baina ezinezkoa egin zitzaien.