30450112493_72a8de62aa_k

Getxok Complutense Cisneros taldea hartuko du larunbatean Faduran, sailkapenean zuzeneko aurkaria den taldea

Madrildarrak azken-aurrekoak dira sailkapenean, bederatzi punturekin, hori-beltzak baino zazpi gehiago

Heineken Ligaren zortzigarren eguna badator, eta Juan Carlos Badoren mutilak estu eta larri dabiltza puntu bila. Ligako lehenengo zazpi errondak amaituta, lehenengo biraren erdialdean sartu gara. Beraz, garaipena laster iritsi behar zaigu. Zortzigarren norgehiagoka Madrilgo Complutense Cisneros taldearen aurka jokatuko da, larunbatean, hilak 11, 17:00etan.

Madrildarrak getxotarren premia berdinekin etorriko dira Fadurara. Izan ere, harrigarria bada ere, zazpi partidetatik bakarra irabazi dute; beraz, hamaikagarren postuan daude. Hori kontuan izanik, Cisneros zuzeneko aurkaria da, guk baino zazpi puntu gehiago edukita.

Plantillako nobedadeei dagokienez, Getxok Iñigo Lugarezaresti eta Borja Arnedo edukiko ditu berriro taldean, lesioak osatu dituzte-eta.