El australiano Oscar backhouse, refuerzo para la delantera gualdiengra

Oscar Backhouse aurrelari australiarraren inkorporazioak Getxo Errugbiaren aurrealdea sendotu du

Bath talde britainiarreko promesen estrukturatik dator

Getxo Errugbi Taldeak aurrealdea sendotu du bigarren lerroko jokalari berri batekin. Hirugarren mailan ere aritu izan da eta Bath taldeko promesen estrukturatik dator, nahiz eta Australian jaio zen. Oscar Backhouse du izena eta 22 urte ditu. 1,96 m-ko altuera dauka eta 107 kilo pisatzen ditu. Britainia Handiko talde horretan jokatzeaz gain, Australiako Western Force akademian prestatu zen, herrialde hartako errugbi-zentro garrantzitsuenetako bat. “Gure aurrealdea indartuko duen jokalari bat da. Berarekin tamaina eta presentzia fisikoa irabaziko ditugu, bai fase estatikoetan bai dinamikoetan” adierazi du Getxoko kirol-zuzendaria den José Luis Martínez “Karrak”. “Jokalari horren inkorporazioari esker ziur gaude defentsan nahiz baloiaren jabetzan hobetzea lortuko dugula”.

Oscar Blackhouse Western Australia selekzioko sub 16, sub 18 eta sub 20 taldeen kapitaina izan da. Horrez gain, Australiako sub 20 taldearekin jokatzeko aurrehautatuta egon zen, nahiz eta astebete lehenago izandako lesio baten ondorioz ezin izan zen talde nazionalaren elkarretaratzean izan. Halaber, Oscarrek Perth Spirit taldearekin jokatu du Australiako errugbi txapelketa nazionalean. Aurrelari berria joan den asteazkenean heldu zen eta dagoeneko Carlos Badok zuzentzen duen getxoko taldearen entrenamenduetan izan da.