Getxo vs CRAT en fadura

“Helburua: denboraldi hasierako sentsazio onak berreskuratzea”

Lucía Masak konfiantza du igandeko partidatik, Madrilen, Olímpico de Pozueloren aurka, puntuak ekartzeko etxera

“Gure xedea, egun honetarako, denboraldi hasierako sentsazio onak berreskuratzea da”, azpimarratu zuen Lucía Masa getxotar aurrelariak datorren igandean, hilak 10, Madrilen Olímpico Pozueloren aurka jokatuko duten partida dela-eta. Aurrelari getxotarrarentzat, “partida honetan, a priori, galtzeko aukera guztiak dauzkagu, baina gure helburua geure jokorik onena garatzea da, defentsa ona eginez, eta ahalik eta punturik gehien egin. Hori itzela litzateke”.

Luciak uste du etenaldi luze honen ostean (estatuko selekzioak zenbait jokalari eskatu dituelako eta beste batzuk Euskadirekin partidak jokatzen aritu direlako), “aukera izan dugula autoanalisia egiteko eta jokoaren zenbait ezaugarri sakonago lantzeko, adibidez plakatzea edo defentsako presioa. Hautatutako jokalariak eta lesionatutako jokalariren bat itzultzean, “bi aste horietan jende hau jokora ondo bueltatu ahal izan da”, esan du aurrelariak. Jokalari getxotarrak uste du aldaketa positiboak gerta daitezkeela, “jokalari batzuk gabe lehiatu behar izan garelako. Horregatik, oso estu ibili gara eta estreinako aldiz ohiko postuetatik kanpo jokatzen izan ditugu zenbait jokalari”.

Aurrelari hori-beltzaren ustez, “denboraldi honetan egiten ari garen onena talde berria sortzea da. Eta zaila izaten ari da, dagoeneko taldean ez dagoen jendearen bizkar utzi ohi genituelako erantzukizunak. Bestalde, uste du jokalari batzuk posizio berriak frogatzen ari direla. “Zaila da maila horretan egitea”, baina erantsi du “poliki-poliki egokitzen eta alternatibak sortzen ari garela”. Azkenik, Lucia Masak uste du teknikariak lan handia  egiten ari direla taldea berregituratzeko. Dauden fitxa urriekin oso zaila den arren, jokalari asko selekzioetan (espainiarra edo euskalduna) kontzentratuta baitaude.