foto para web

Lehenengo taldea Landare Tokin garaipen-dinamikarekin jarraitzen saiatuko da

Talde hori-beltza Hernanira joango da, gogo handiz, azken norgehiagokan FC Barcelonari irabazi ostean

Getxok hamar partida behar izan ditu denboraldiko lehenbiziko garaipena lortzeko, eta orain ez du sentsazio on hori galdu nahi. Juan Carlos Badoren mutilak Hernanira joango dira Heineken ligako hamaikagarren norgehiagoka jokatzera, lehen birako azkena, Hernani RCE beti zailaren kontra.

Julio Speziali hori-beltzen harroinak taldea bere gaitasunaz konbentziturik ikusten du, eta uste du joan den igandearen moduko partida bat jokatu ahal duela. “Joan den igandeko garaipena oso ongi etorri zitzaigun denoi, nolabait animatzeko […] Denok gaude jokatzen jarraitzeko gogoz eta datozen emaitzak ikusteko gogoz”.

Jokalekuaren ezaugarriak ikusita, jokoaren abiadura nabarmen moteldu daiteke; eguraldiak ere ez du lagunduko. “Jokalekua zaila denean, oinarekin joko zehatza eta defentsa ona egin behar dira, eta aurkariak akatsak noiz egingo itxaron”.

Une honetan dauden arren, denboraldiko bisitarik zailenetako bat izango da hau, gipuzkoarrek partida bikainak jokatu ohi dituztelako Landare Tokiko gotorlekuan. Beraz, jokalariek ez dute lasaiegi ibili behar.

“Uste dut taldea prest dagoela edozein baldintzatan jokatzeko. Aurrelariak nahiz backak oso ondo gaude” –dio Juliok, konfiantzaz–. “Jokoa azkarra nahiz geldoa izan, uste dut taldea bi aukeretarako prest dagoela”.