Getxo Rugby. Alex hervás en el partido ante UES

El Getxo Rugby viajará a Santander con la firme intención de llevarse la victoria

Alex Hervás: “Joaneko partidan min asko egin genien, eta uste dut talde hau irabazteko prest dagoela, baina horretarako ahalik eta esfortzu handiena egin behar dugu”

Getxo Errugbi taldeak ligari ekingo dio berriz ere Gabonetan ia hilabeteko geldialdia izan ondoren. Hori-beltzek ahalik eta azkarren puntuak lortu behar dituzte mailari eusteko borrokan motibatuta jarraitzeko. Horretarako, Senor Independiente taldeari irabazi beharko diote, sailkapenean laugarren postuan dagoen taldeari hain zuzen ere. Partida Heineken Ligako hamalaugarren jardunaldikoa izango da eta hurrengo igandean, hilaren 14an, jokatuko da San Román-go zelaian, Santanderren. Eguerdiko 12:00etan jokatuko da eta epailea Félix Villegas izango da.

Alex Hervás, Getxoko hiru-laurdenekoak uste du joaneko partidako emaitza hobetu ahal izango dutela “Joaneko partidan min handia egin genien baina ezin izan genuen puntuen distantzia mantendu. Taldea irabazteko prestatuta dago, baina horretarako laurogei minutuetan zehar ahalik eta esfortzurik handiena egin behar dugu”. Bisonteen taldea arerio gogorra da, ez dago horren dudarik, eta horren adierazle da sailkapenean duten postua. Hala ere, talde bien arteko partidak oso lehiakorrak izan dira beti, eta biek izan dituzte irabazteko aukera berdinak.

Taldeen arteko ezberdintasun fisikoa albo batera utzita, Alexek uste du bisonteei aurrez aurre begiratzeko gai izango direla hirugarren jardunaldian gertatu zen bezala “Egun hauetan lan fisiko handia egin dugu, beraz, horrek ez nau kezkatzen […] San Román oso zelai txikia da, baina egokituko gara”.

Lehiaketako bigarren itzulian buru-belarri sartuko gara eta lehenengo taldeak mailari eusteko borrokatuko du. Zorionez, Juan Carlos Bado-ren taldeak partida asko jokatuko ditu etxean, eta hori oso onuragarria da gure mutilentzat. “Ez nuke nahi bigarren itzuli honetan jendea desesperatzetik, guregan sinetsi behar dugu”.