_20A1504

Emakumezkoen taldea Iberdrola Ligako liderraren aurkako garaipen epikoaren bila

Hori-beltzek igandean, 12:00etan, Faduran hartuko dute ligako lehen talde sailkatua, CR Majadahonda

Hurrengo asteburuan, Beñat Lavínek eta Aitor Mezok zuzendutako taldea Errugbiko Iberdrola Ligaren nagusietako bat, CR Majadahonda, garaitzen saiatuko da. Norgehiagoka ligako bederatzigarren partida izango da eta igandean (hilaren 11n) jokatuko da, 12:00etan, Fadura kiroldegian. Ligaren astebeteko atsedena hartu ostean, hori-beltzak indarberrituta itzuliko dira txapelketara; hortaz, partida lehiakorra izango da ziurtasun osoz.

Madrildarrak lehenengo tokian daude, berdinketarik gabe eta 37 punturekin, hau da, zuzeneko aurkari den Olímpico de Pozuelo taldeak baino bi puntu baino gehiago dituzte. Bestalde, gure neskak azkenak doaz sailkapenean, farol gorria dira sei punturekin, INEF – L’Hospitalet taldearekin berdinduta; talde hori da, hain zuzen ere, kontuan hartu behar dena salbazioari begira. Hurrengo igandean bonus-puntu bat eskuratuz gero sailkapeneko eremu gorritik irten ahalko dira, betiere baldin eta aurkari katalanek ez badute irabazten CRAT A Coruñaren aurka.