foto para web

Peio Santa Cruz, Mikel Zubeldia eta Uribarri Barrutietari dei egin diete Euskadi Seven-erako

Hiru jokalari hori-beltzek asteon jokatuko dute La Rochelle-ko Rugby Seven torneoa

Peio Santa Cruz, Mikel Zubeldia eta Uribarri Barrutietari dei egin diete asteon rugby seven-eko La Rochelle torneoan aritzeko. Euskadi Seven selekzioak 2018ko Europako birari ekingo dio unibertsitate taldeen seven torneo honetan parte hartuz.

Lehiaketa hilaren 7an hasiko da, asteazkena, eta Clermont-Ferrand, Paris eta Rennes-eko unibertsitate-taldeen aurka jokatuko dute; lortzen duten sailkapenaren arabera helburu ezberdinak izan ditzakete ostegunean. Nesken taldeak, bestalde, aurkari zailak, maila handikoak, izango ditu, hala nola La Rochelle eta Staps Orsay Paris. Ostegunean Kedge Bordeaux-ekin arituko dira, finalerdiak jokatu aurretik.

Gizonezkoen taldera hauek daude deituta: Imanol Aldanondo (Ordizia), Aitor Garmendia (Hernani-Atlético), Mikel Zubeldia (Getxo), Peio Santa Cruz (Getxo), Alex Acarreta (Bera Bera), Jorge Arbe (Bera Bera), Izko Armental (Bera Bera), Óscar García de la Peña (Bera Bera), Jokin Gorrotxategi (Bera Bera), Beñat Gorrotxategi (Bera Bera), Josu Carrillo (Gaztedi) eta Lander Gómez (U. Bilbao).

Emakumezkoen taldera hauek daude deituta: Nerea García (Gernika), Nahia Goiriena (Gernika), Maddi Braco (La Única), Irene Reyes (La Única), Ihintza Lekuona (Ordizia), Laura Lorenzo (Cisneros), Enara Cacho (Cisneros), Amaiur Mayo (Eibar), Kaiane Bedones (Eibar), Uribarri Barrutieta (Getxo), Garazi Goikoelea (Gaztedi) eta Oihane Puertas (Hernani).