Idoia-Olabarrieta-y-Nerea-Agirre-jugadoras-del-Getxo-Errugbia

Emakumezkoen taldea distantzia murrizten saiatuko da hurrengo larunbatean, Madrilen

Getxoztarrek larunbatean, 18:30ean, jokatuko dute sailkapenaren bosgarren tokian dagoen taldearen aurka, XV Hortaleza RC

Hori-beltzak ligari ekingo dio berriz asteburu honetan, Madrilen. Bertan, XV Hortaleza RC taldearen aurka arituko dira, Iberdrola Ligako bosgarren sailkatua dena. Getxoztarrek ez dute baja garrantzitsurik taldean eta, zuzeneko iraunaldia lortzeko xedez, distantzia murrizten saiatuko dira, denboraldiko bigarren garaipena lortuz. Iberdrola Ligako hamaikagarren partida izango da eta Madrilen jokatuko da, hilaren 10ean (larunbata), 18:30ean.

Idoia Olabarrietak, taldeko uztartze-erdilariak, uste du taldea Madrildik emaitza onarekin itzultzeko konfiantza eta gogoak dauzkala: “Aurreko partidetan egon ezin izan den jendea berreskuratu dugu, gogoz beteta gaude”.

Aurreko astean CRAT taldearen aurka lortutako emaitza alde batera utzita, Beñat Lavín eta Aitor Mezoren neskek oso sentsazio onak utzi zituzten lehenengo zatian, itxuraz oso landutako defentsarekin: “Defentsa hobetu behar dugu oraindik (…) Etenaldiko aste hauetan asko landu dugu eta espero dugu horren emaitzak ikustea zelaian”.

Idoiak dio gainditzeke duten koska lortu ahal izateko, erabakiak hartzen hobetu behar dutela, eta besoak inoiz ez jaistea: “Partida osoan zehar mentalki positiboak izaten ikasi behar dugu”. Aurreko partidetan puntuak galdu dituzte behea jo izanagatik; hortaz, ezin dezakete hori berriz egin.