30420535_10155510665571801_966323324357132309_o

Emakumezkoen taldeak partida bikain batekin esan dio agur Iberdrola Ligari

Getxo Rugby 33(b)-38(b) Sanse Scrum

Nahiz eta 33-38 galdu, getxotarrek erasoan trebetasun handia erakutsi zuten, eta denboraldia sentsazio onarekin amaitu ahal izan zuten

Esan genezake norgehiagoka honetan bi taldeak euren artean erasoak trukatzen aritu zirela etengabe. Izan ere, erdietsi zituzten entseguetako bakoitzak berehala erantzuna jasotzen zuen aurkako taldearen aldetik. Lehenik eta behin Sanse taldea aurreratu zen, pick and go entsegu batekin hogeigarren minutuan. Hiru minutu beranduago, Getxon beste batekin erantzun zuen, Joana Murray atzelariaren tantoetako lehenengoa (jokalari hau asko nabarmendu zen). Atsedenaldira iritsi baino lehentxeago, Barbara Plak defentsaren hutsune bat aprobetxatu zuen eta hagetan markatu zuen. Horrela, markagailuan aurreratu ziren, 12-5, baina madrildarrek berdinketa lortu zuten lehenengo erdiko azken txistuan.

Bigarren erdialdean, jokalari bisitari batek plakaje arriskutsua egiteagatik txartel horia jaso ondoren, Joana Murrayk hirugarren tantoa egin zuen (berarentzat, bigarrena), min handia ematen duten haren ohiko lasterketa batekin: 48’, 19-12. Hamabi minutu defentsan aritu ostean, madrildarrek beste tanto bat egin zuten. Horrela, berdinketa lortu zuten norgehiagokan: 60’, 19-19.

Orduan iritsi zen benetako kolpe-trukea; hogei minutuan bost entsegu gehiago ikusi genituen, bi taldeen artean txandakatuak. Amaitzeko lau minutu falta zirela, Getxoko neskak irabazten ari ziren, 33-31, Barbararen transformazio bati esker. Ordea, madrildarrek kontra-erasoa burutu zuten eta azken jokaldian norgehiagoka erabakita utzi zuten, beste entsegu bat gauzatuz. Horrela, Beñat Lavinen neskak antsiatutako garaipena gabe geratu ziren: 80’, 33-38.

Porrota nozitu arren, Fadurak norgehiagoka ederra gozatu zuen, pertsona urdurientzat arriskutsua. Ezin izan zuten aurkaria mendean hartu, baina seguru gure jokalariak “pozik” geratu zirela partidarekin: bost entsegu eta gogoan izateko moduko partida. Norgehiagoka honetan, jokalari guztien artean Joana Murray durangarra nabarmendu zen. Hiru entsegu handi egin zituen, izugarria! Zorionak, Joana.