IMG_9176S

Lehenengo taldeak liderraren aurka galdu zuen 12-41, eta B Ohorezko Dibisiora jaitsiko da

Getxo Rugby 12-41 VRAC Quesos Entrepinares

Hori-beltzek partida ona jokatu zuten, baina Valladolidekoen eraso eraginkorrak gehiegi izan ziren Badoren taldearentzat.

Getxo Errugbiak atzo VRAC Quesos Entrepinares liderraren aurka galdu zuen, 12-41(b), eta espainiar errugbiaren bigarren kategoriara ziur jaitsiko da orain, B Ohorezko Dibisiora. Juan Carlos Badoren mutilek partida bikaina egin zuten lehiaketako buruaren aurka, defentsan oso landua. Hala eta guztiz ere, gaztaginen taldearen eraginkortasuna erasoan gehiegizkoa izan zen defentsa getxotar gaztearentzat.

Partida berdinduta hasi zen eta aurkako zelaian baloiaren jabetza eduki zuten, baina talde bisitaria defentsatik izan zen nagusi, eta hori-beltzei ez zien erasoan aukera handirik oparitu. Azkenean, gaztaginek erasoa jo zuten eta hiru entsegu egin zituzten atsedena baino lehen: 35’, 0-15. Atsedenaldira iritsi baino lehentxeago, getxotarren uztartze landu ugarietako baten ostean, Borja Viterik lehena egin zuen, zortzigarren posiziotik irteera on bat egin ostean: 40’, 5-15.

Bigarren zatiaren hasieran, bisitariek berehala zauritu gintuzten, entsegu batekin: 44’, 5-22. Getxok bere armarik onenarekin erantzun zuen, entsegu gogorra egin zuen, uztartze-fase bikain batzuen ondoren: 54’, 12-22. Gure taldeak partidari buelta emateko ahaleginean jarraitu zuen, baina gaztaginen taldeak, bere eraso sendoei esker, norgehiagoka hiru tanto gehiagorekin itxi zuen, eta horrela getxotarren iraupenerako aukera guztiak zapuztu zituen.

Denboraldiko fase erregularra amaitzeko bi partida falta direnean, Getxok agur esan die kategorian segitzeko aukerei; hurrengo denboraldia bigarren dibisioan egingo du. El Correo egunkariak duela aste batzuetan erreportaje batean azaldu zuenez, “trantsizio azkar baten ondorioen aurrean” gaude.

Argazkilaria: Imanol Lavado