portadaestrellasgggGgGGGgGGGGGg

Hori-beltzen taldeko sei jokalari deitu dituzte Izarren Partida jokatzeko

Zibernautek Arantza Olabarria kapitaina aukeratu dute Iberdrolako Izarren taldean egon dadin

Hurrengo larunbatean, apirilaren 14an, Dehesa Boyal Udal Kiroldegian, Iberdrolako Izarren Partida jokatuko da; bertan, Errugbiko Iberdrola Ligako jokalari onenek osatutako taldea Espainiako Emerging Selekzioaren aurka lehiatuko da. “Emerging” taldea gure ligako promesa gazteek osatzen dute; “Iberdrolako Izarrak” taldeari dagokionez, berriz, zaleek euren gogokoenak aukeratu ahal izan zituzten 45 hautagairen artean, Marca.com webgunean egindako bozketan, zeinetan 5000 pertsonek baino gehiagok hartu zuten parte dream team berezia eratzeko.

Getxo Errugbiak ordezkari bat izango du “Iberdrolako Izarrak” taldean, kapitaina eta lehen erdikoa den Arantza Olabarria aukeratu baitute Marcako bozketetan parte hartu duten zibernautek (5.000 baino gehiago), Errugbiko Iberdrola Ligako dream team taldean egon dadin.

Halaber, Getxo Errugbia talde aurkariaren ordezkari nagusia izango da; izan ere, bost jokalari deitu dituzte hogeita hiruko azken deialdian, Espainiako “Emerging” selekzioan aritzeko. Hauexek, hain zuzen ere: Idoia Olabarrieta (uztartze-erdilaria), Lucía Diego (lehen lerrokoa), Joana Murray (atzelaria), Iratxe Uriarte (bigarren lerrokoa) eta Garazi Uriarte (lehen lerrokoa).

Klubak seiak zoriondu nahi zaituzte deialdian egoteagatik, zorte on!

Estrellas Iberdrola: Convocatoria completa

España Emerging: Convocatoria completa