foto para web

Ostiraletik aurrera, hilak 4, Continental Shield-en finalerako sarrerak salgai

Algortako Barrukoa tabernan eta Getxo Rugby Tabernan egongo dira salgai

Gero eta denbora gutxiago geratzen da errugbiaren urteko astebururik garrantzitsuenetako bat dena iristeko. Hamalau egun baino lehenago European Champions Cup, Challenge Cup eta Continental Shield-en finalak jokatuko dira. Lehenengo biak San Mameseko estadioan jokatuko dira, eta Continental Shield Fadurako kiroldegian (Getxo).

Getxoko herriak bere kirol instalazioetan Enisei STM (Errusia) eta Heidelberger RK (Alemania) taldeak hartuko ditu. Bi taldeok larunbatean, goizeko 12:00etan, elkarren aurka jokatuko dute Continental Shield-en titulua eskuratzeko asmoz, Europako hirugarren lehiaketa garrantzitsuena klub mailan. Topaketaren finala 13:45-14:00etarako aurreikusi da. Beraz, denbora egongo da soberan bi finaletara arazorik gabe joateko.

Sarreren salmenta

Sarrerak salgai egongo dira hilaren 4tik aurrera (ostirala), Algortako Barrukoa tabernan eta Getxo Rugby Tabernan.

18 urtetik beherakoak: Dohainik

Belodromoa: 5 euro.

Tribuna: 10 euro.

Finalak

Ostirala:

  • European Challenge Cup: Cardiff Blues (Gales) – Gloucester Rugby (Ingalaterra) / KO21:00H / San Mames estadioa.

Larunbata:

  • European Continental Shield: Enisei STM (Errusia) – Heidelberger RK (Alemania) / KO12:00H / Fadura.

European Champions Cup: Leinster Rugby (Irlanda) – Racing 92 (Frantzia) / KO17:45H / San Mames estadioa.