foto parafd web

Denboraldi amaierako festa!

Urtero bezala, klubak bazkari herrikoi bat egingo du denboraldiari amaiera emateko. Ekitaldia maiatzaren 26an izango da, larunbata, eta ahalik eta partaide gehien biltzea espero dugu. Bazkari hau, gainera, ez da klubeko kide, jokalari, senide edo teknikarientzat bakarrik, baizik eta errugbia gustuko duen eta jai-giroan ondo pasatzeko gogoa duen edozeinentzat.

Egitaraua:

  • 13:30: Poteoa Getxo Errugbia babesten duten tabernetatik
  • 14:30: Txikien bazkaria
  • 15:00: Helduen bazkaria

Prezioak:

  • Adingabeak: 5€
  • Helduak: 15€
  • Edatekoa aparte

Non ordaindu dezaket?

Bazkarirako sarrera Getxo Rugby Tabernan edo Klubeko idazkaritzan erosi daiteke. Bestela, talde bakoitzeko delegatuaren bitartez ere erosi daiteke.

Menu

– Patatak errioxa erara
– Txuleta piperrekin
– Postrea zehaztu gabe
– Ogia
– Ardoa

Bazkariaz gain, aurreko astean zehar Seven txapelketa txiki bat ospatuko da Faduran. Bertan, klubeko kategoria desberdinetako (txikiak, emakumezkoak eta gizonezkoak) jokalariz osatutako taldeek jokatuko dute.

Txapelketa honen finalak larunbatean bertan izango dira, goizeko 10:00etatik 12:30era bitartean, ondoren ahalik eta partaide gehien hurbildu dadin poteora.

Fiesta Fin de temporada Getxo Rugby

Fiesta Fin de Temporada Getxo Rugby