WhatsApp Image 2018-05-19 at 14.07.16

Sub14 kategoria, Bizkaiko txapeldun

Sub 14 kategoriak joan den larunbatean, hilak 21, Bizkaiko txapelketako liga erregularra amaitu zuen, eta ligako txapeldun suertatu zen. Alkizak eta Agirrek zuzentzen duten taldeak lehen fase hau batere porrotik gabe amaitu du, eta denboraldiaren hasieratik hona hobekuntza handiak izan ditu.

Hurrengo helburua Euskadiko Txapelketa izango da, ekainaren 2an, larunbata. Donostiako Bera Berak, Gasteizko Gaztedik eta Getxok parte hartuko dute.

Zorionak eta zorte on!