CARTEL CAMPUS verano GRTTXIKI

Udako Kanpusa 2018

IZENA EMATEKO GALDETEGIA

Urtero legez, Getxo Errugbiak udako campusa antolatuko du, 8 eta 12 urte arteko umeentzat. Helburua opor dibertigarriak bizitzea da, kirolez eta laguntasunez inguraturik. Campusean zenbait jarduera egingo dira; errugbiari lotutako ariketak, igerilekuko saioak, ginkanak, herri kirolak, multikirola eta sorpresa mordoa.

Txandak:

  1. TXANDA: ekainak 25-26-27-28-29
  2. TXANDA: uztailak 2-3-4-5-6
  3. TXANDA: uztailak 9-10-11-12-13
  4. TXANDA: uztailak 16-17-18-19-20
  5. TXANDA: uztailak 23-24-25-26-27

Prezioak:

  • Getxo Errugbiko bazkideak: 50€
  • Getxo Kirolakeko bazkideak: 55€
  • Bazkide ez direnak: 60€

Ordutegiak:

Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00ak arte.

Lekua:

Campusa Fadurako kiroldegian egingo da, igerilekuak barne.

IZENA EMATEKO GALDETEGIA

Zain gaituzu!

CARTEL CAMPUS verano GRTTXIKI