WhatsApp Image 2018-06-02 at 11.47.50 (1)

Sub 14 Kategoria, bigarrenak Euskadiko Txapelketan

Fuente: Getxo Kirolberri

Getxo Errugbia Eskola bigarren tokian sailkatzen zen joan den larunbatean Arrasateko Mojategi zelaian lehiatzen zen Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokuetan. Talde getxotarrak Bizkaia ordezkatzen zuen eta Gipuzkoa eta Arabako Txapeldunekin neurtu behar izan zituen Euskadiko Txapelduna izendatzeko.

Ondo hasten zen Getxo Errugbia Eskola eta lehen norgehiagokan Gaztedi talde arabarrari irabazten zion 0-24 ematza batekin. Bigarren norgehiagokan talde arabarra eta Bera Bera talde gipuzkoarra neurtzen ziren eta donostiarrak nagusitu ziren erabateko 54-0 emaitza batekin.

Horrela azken neurketan Getxo eta Bera Bera jokuan zeuzkaten Euskadiko Txapelduna izatea eta azkenean garaipena lortzen zuena Bera Bera talde donostiarra zen 7-33 emaitza batekin. Horrela talde getxotarra bigarren tokian amaitzen zen eta hirugarrenean Gaztedi talde arabarra sailkatzen zen.