Getxo Rugby Web

Getxo Kirolberri: Uribarri Barrutieta Europako Txapelketa jokatuko du Espainia zazpiko selezkioarekin

Fuente: Getxo Kirolberri

Hilaren 20tik datorren igandera arte, uztailak 1, Barbara Pla eta Uribarri Barrutieta Getxo Rugby Taldeko jokalariak Espainiako zazpiko errugbi selekzioarekin daude elkarretaratze batean. Hala ere, Bietako batek, Uribarrik, besterik ez du parte hartuko Europako Txapelketan, hurrengo asteburuan zehar lehiatuko dena. Halaber, uztailaren 20an Estatu Batuetako San Francisco hirian jokatuko den Munduko Kopa prestatzea ere du helburu egonaldi honek. Bertan, Fidji izango dute aurkari Lehoi Emeek lehenengo partidan.

Edonola ere eta Europako Txapelketari begira, Frantziako Marcoussis herriak hartuko duena, espainiarrek bigarren postua betetzen dute A multzoaren barruan. Datorren igandean, Belgikaren aurka ariko dira eguerdiko 12.22etara; arratsaldeko 15.07etan, Alemaniarekin neurtuko dituzte indarrak, eta Errusia selekzio indartsuaren kontra jokatuko dute arratsaldeko 17.30etatik aurrera.

Pedro de Matias Espainiako hautatzaileak 16 jokalariko taldearekin lan egiten jarraitzen du, eta hautatuen artean, Barbara Pla eta Uribarri Barrutieta getxoztarrak daude, arestian aipatu denez. Era berean, zortzi jokalari gehiago ariko dira elkarretaratze horretan gonbidatu gisa.