Federico Fontana Web

Getxo Errugbiak aurrealdea hobetu du Federico Fontana argentinarra fitxatzeari esker

Club Gimnasia y Esgrima de Rosario taldetik dator eta Federicok eskuineko harroin gisa zein orpokatzaile gisa joka dezake

Getxo Errugbiak aurten ere erabaki du lehen lerrokoa sendotzea, errugbiko hiru toki zorrotzenetako bat baita. Julio Speziali berritu ostean, Federico Fontanak talde hori-beltzarekin egingo du bat hurrengo denboraldiko B Ohorezko Dibisioan fase estatikoak sendotzeko asmoz.

Argentinako nazionalitatea dauka Federicok eta Club Gimnasia y Esgrima de Buenos Aires (GEBA) taldean aritu da; bere taldeko oinarrizko harroinetako bat bada ere, orpokatzaile gisa joka dezake ere bai. 22 urte dauzka soilik baina fase estatikoetan eta bereziki scrum delakoan erakutsitako gaitasunagatik nabarmentzen da.

Aurreko denboraldiko alderdi sendoetako bat izan zen uztartzea, batez ere bigarren itzulian. Tokiko taldeak nabarmenki hobetu zuen eta txapelketako talde zailenetako bat izaten amaitu zuen. Tokiko jokalari batzuek, hala nola Iñigo Viterik eta Aitor Lasak, asko hobetu zuten eta lehen lerrokoaren funtsezko jokalari bilakatu ziren; horrenbestez, aurten zaila izango da hasierako hamabost jokalariak aukeratzea, bereziki ezkerreko harroinari, eskuineko harroinari eta orpokatzaileari dagokienez.

Getxo Errugbiak ongi etorria eman gura dio Federico Fontanari, eta zorte ona opa dio hori-beltz gisa egingo duen etapan. Ongi etorri, Federico!

31959185_10214131698559838_7959088665987121152_o