Bekadun-barriak-2018-1000x667

Nerea Agirre Basque Team Fundazioan sartu da

Guztira, fundazioak 580.000 euroko diru-laguntza emango die 52 jokalari eta 11 entrenatzaileri, besteak beste.

Basque Team Fundazioko patronatuan uztailaren 27an egindako bileraren ostean, erabaki dute erakundeak 580.000 euroko diru-laguntza emango duela aurten; zenbateko hori, guztira, 52 kirolariren artean banatuko da (24 emakume eta 28 gizon), eta horietako bat Getxo Errugbiko Nerea Agirre izango da.

Horrez gain, kirolari bekadunek honako hauek ere jasoko dituzte: laguntza biomedikoak, erakundeak Quirón Salud zentro medikoarekin duen lankidetzari esker; laguntza teknikoak; coaching, irudi eta komunikazio zerbitzuak; eta lan-munduan sartzeari buruzko aholkularitza.

Zorionak, Nerea!

Informazio gehiago eskuragarri Basque Team Fundazioan.