Nicolas-Braim-Web

Getxo Errugbiak uztartzearen hirugarren lerroa sendotu du Nicolás Braim argentinarrarekin

Taldean sartu berri den Federico Fontanaren klub beretik dator Nicolás, Gimnasia y Esgrima de Buenos Aires izeneko klubetik, alegia.

Txapelketa ofiziala hasteko bi aste baino zertxobait gehiago geratzen denean, Getxo Errugbiak aurrealdeko blokea itxitzat jo du Nicolás Fernando Braim hirugarren lerrokoa iristean. Lehen lerrokoan sartu berri den Federico Fontana bezala, Nicolás ere Gimnasia y Esgrima de Buenos Aires (GEBA) klubetik dator; aldageletako kide izan ziren aurreko denboraldian.

Nicolásek Italia eta Argentinako nazionalitateak ditu, 188 cm neurtzen du eta 108 kg inguru pisatzen du. Jokalaria erasotzeko gaitasunarengatik nabarmentzen da batez ere; izan ere, ball-carrier bat da, korrikaldietan metro asko egin ditzakeena plakatzeak hausteko daukan gaitasunari esker. Uztartzearen irteera bere espezialitateetako bat da. Horrez gain, bere beste bertute handietako bat defentsa erasokorra da.

Jokalaria GEBA klubeko beheko kategorietan prestatu da eta taldeko kapitainordea izan zen aurreko denboraldian, non 9 entsegu egin zituen. Halaber, 2016-2017 denboraldian jokalari onena izendatu zuten.

Getxo Errugbiak ongi etorria eman gura dio Nicolás Braimi, eta zorte ona opa dio hori-beltz gisa egingo duen etapan. Ongi etorri, Nicolás!