Foto para Web

Silverstorm El Salvador Emerging, mutilen lehenengo taldearen erronka berria

Fotografía por Imanol Lavado

Talde chamizo-aren aurkako norgehiagoka hilaren 3an (larunbata) izango da, 17:00etan, Faduran

Aurreko asteburuan Pepe Rojoren zelaian 5-38ko emaitzarekin VRAC Quesos Entrepinares B taldeari irabazi ondoren, larunbat honetan Faduran izango dira haien bizilagunak, Silverstorm El Salvador Emerging taldeko kideak, Heineken Ligaren beste filialetako bat. “Chamizoek” hasiera irregularra izan dute orain arte, bi partida irabazi eta lau galdu dituztelarik.

Une honetan sailkapenaren beheko aldean daude, hamargarren postuan hamar punturekin, eta bi partida galdu dituzte jarraian. AVIA Eibar Errugbi taldearen aurka galdu zuten gutxigatik, Unben zailak izan ohi diren beste partida bat jokatu ondoren (10-7). Aurreko jardunaldian CRAT A Coruña (6-31) taldearen aurka galdu zuten, orain arte sailkapeneko etsairik zuzenena izan denaren aurka hain zuzen ere.

Getxo Errugbik aldiz sei partida irabazi ditu jarraian, eta iparraldeko taldeen artean partidarik galdu ez duen talde bakarra da. Partida egunean 14 gradu inguru egongo dira eta euria egiteko probabilitatea % 5ekoa izango da. Hala, ohi bezala partida arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Zazpigarren jardunaldia interesgarria izango da, ligako bi talde indartsu elkarren aurka ariko baitira. Bathco Rugby Club taldeak, 21 puntu dituenak, Universitario Ourense taldearen aurka (21 puntu dituzte horiek ere) jokatuko du igandean, 12:00etan. Gainera, Bera Berak eta Babyauto Zarautzek elkarren aurka jokatuko dute Kote Olaizolan, sailkapenaren erdiko postuetan daudelarik biak ere.