Mikelats Rodriguez abriendo balón

Getxo Errugbi izugarriak nabarmenki irabazi zuen Faduran, eta jarraian lortutako zazpigarren garaipena izan zen

Fotografía por Jordi Blasi

Getxo Rugby 83-0 Silverstorm El Salvador Emerging

Eraso ona eta defentsa are hobearekin, getxoztarrek denboraldiko partidarik onena egin zuten

Ligako zazpigarren jardunaldia iritsi zenean, Juan Carlos Badoren mutilek oso argi zeuzkaten ideiak Fadurako zelaira irten zirenean: partida ahalik arinen bideratu behar zuten zazpigarren garaipena ziurtatzeko eta bost puntuak lortzeko. Gauzak horrela, getxoztarrek partida paregabea egin zuten; izan ere, erasoari eta defentsari dagokienez egoerak gainditu zituzten eta, hala, oraingoz denboraldiko garaipenik onena lortu zuten.

Juan Carlos Badoren mutilek hasiera izugarria egin zuten. Hamabost minutu igarotakoan, markagailua 17-0ra zegoen, Chibuwe zimbabwetarrak egindako hiru entseguri eta Arrateren transformazioari esker. Lehenengo erdikoak taldearen hiru ekintza landu gauzatzea lortu zuen. Hori-beltzak oso gogotsu irten ziren eta bisitariek nabaritu zuten, ezin izan baitzituzten getxoztarren erasoak gelditu. Braimek bosgarrena lortu zuen hogei minutu igarotakoan, alboko sakean konbinazio ona egin ondoren (20’, 24-0).

Bertako jokalarien irmotasunak bere horretan jarraitu zuen partida osoan zehar, eta puntuek etengabe egin zuten gora markagailuan. Nabarmentzekoak dira Nicolás Braim zortzigarren jokalariak lortutako lau markak; halaber, Getxoko taldea partidaz partida lortzen dabiltzan uztartze zoragarriak amaitu ditu jokalariak. Miresgarria da gure mutilek egindako lana.

Azken 5 minutuetan, talde bisitariak ohorezko entsegua egin zuen harrotasunez, eta hainbat fasetan borrokatu zuen marka-lerrotik 5 metro eskasera; alabaina, bertakoen izugarrizko defentsak beste behin ekidin zuen aurkarien marka, eta haien markagailua zeroan mantentzea lortu zuen.

Garaipen horren ondoren, Getxo Errugbi taldeak geldiezin jarraitzen du taularen toki gorenean; izan ere, 31 puntu lortu ditu lehen zazpi partidetan, oraingoz partida guztiak irabazi baitituzte getxoztarrek. Hurrengo jardunaldian, Juan Carlos Badoren mutilak Durango Rugby Taldearen aurka arituko dira, bertako jokalari gisa Fadura Kiroldegian.

Puntuak egin zituzten jokalariak: Nicolás Braim (4), Ngoni Chibuwe (3), Asier Agirre (2), Gontzal Berriotxoa, Alex Hervás, Mikelats Rodriguez, Aitor Lasa.