Foto para Web

Lehen taldeak Durango Nissan Gaursa RT jasoko du larunbat honetan Faduran, Ipar Taldeko azkena

Ordutegi berezia, AEBren eta Samoaren arteko partida dela-eta, partida goizeko 12:30ean jokatuko da

Ohorezko B Mailako A Taldearen zortzigarren jardunaldia hurbiltzen da eta Juan Carlos Badoren mutilek aukera berria daukate aurrean zilarrezko mailan eremua markatzeko. Larunbat goizean Durango Nissan Gaursa RT hartuko dute, OBMko egungo azkena, oraindik garaipenik izan ez duen talde bakarra.

Arerioa azkena dago sailkapenean, hamabigarrena da puntu birekin, defentsako puntu gehigarrien bidez lortuak puntu horiek. Bere azken jardunaldi bietan, urdinak VRAC Bk (52-10) eta AVK Bera Bera RTk (8-37) garaitu dituzte.

Getxotarren egoera kontrakoa da guztiz. Lehen postuari eusten diote, orain arte garaituak izan gabe jarraitzen dute eta partida on bi egin dituzte VRAC Quesos Entrepinares Bren (5-38) eta Silversotrm El Salvador Emergingen (83-0) aurka. Partidaren orduan 18 graduko tenperatura espero da eta euria egiteko probabilitatea % 45ekoa da. Beraz, gomendagarria izango da euritakoa eramatea.

Ordutegi berezia

Anoeta Estadioan (Donostia) AEBren eta Samoaren artean jokatuko den nazioarteko partida dela-eta, hasierako sakea goizeko 12:30era aurreratzea erabaki da. Klubak autobus bat antolatu du estadiora bidaiatzeko, hirugarren zatia amaitu orduko.