47181208_10156294222414753_7841407176257044480_o

Getxo Rugby taldeak bost puntuak lortu zituen Babyauto Zarautz RT talde gogorrari aurre egonda

Getxo Rugby 27(b)-18 Babyauto Zarautz

Getxoztarrek bigarren zatian konpondu zituzten  lehen zatiko akatsak eta  gehiago zirela frogatu zuten.

Getxo Rugby taldeak  garaipen berria lortu zuen ligan eta beste bost puntu lortu zituen,  eta partidarik galdu gabe jarraitzen du. Dena dela, hori-beltzek sufritu egin zuten  Faduran. Babyauto Zarautz RT taldeak sendo egin zion aurre lehen minututik eta gauzak ez ziren errazak izan Getxoko taldearentzat. Lehen zati osoan zehaztasunik gabe jokatu ondoren etxekoek bigarrenean egoera arteztea lortu zuten eta  maila hobea erakutsi zuten, horrela ligako hamargarren jardunaldian garaipena lortuz.

Ematen zuen partida getxoztarren alde hasten zela eta jabetza argiarekin Zubeldiak lehen zigor-kolpea lortu zuen 7. minuturako, markagailua 3-0 alde jarriz. Baina apurka-apurka partida zelaiaren erdian trabatzen joan zen; arerioen hiru laurdenekoaren joko posizionalak marka-aldera hurbiltzeko balio izan zion eta baloia ireki zutenetako baten  entsegua lortu zuten hegaletatik etxekoak  gainditu ostean; 22’, 3-5.

Beltzen lehen entsegua hartu ondoren  etxekoek minutu gutxi behar izan zituzten arratsaldeko lehen tantoarekin    erantzuteko erdiratuta zegoen  mele baten,  eta  baloia banderaren ondoan utzi zuen Arrate joko-irekitzailearen lasterketa onaren  ondoren; 37’, 8-5. Atsedenera iritsi aurretik  getxoztarrek  jokoa azkartu zuten  eta Papak  bigarrena lortu zuen  etsaien markatik  hurbil fase batzuk jokatu ostean;  13-8  eta atsedena Faduran.

Bigarren zatian etxeko taldeak lehen zatiko akatsetako asko ongitzeko aukera izan zuen eta horren ondorioz amaitu arteko berrogei minutuetan baloiaren jabetza mantendu zuen.   Hirugarren minuturako    Fontanak hirugarrena  lortu zuen  jokaldi indibidual on baten ostean, Zubeldiak  transformatu zuena; 43’ 20-8.

Oso gutxi izan ziren Zarautzen barneratzeetako baten joko-irekitzaileak   distantziak murrizteko aprobetxatu zuen ostiko batekin, 49’, 20-11. Partidak ordu bat bete zuenean Arrateren jokaldi on bati esker  Papak  etxekoen laugarren eta azken entsegua lortu zuen hagen artean, Zubeldiak arrakastaz ostikatu zuena; 65’, 27-11. Denbora ia agortuta zegoenean Zarautzek etxekoen markatik hurbileko touch arriskutsua aprobetxatu zuen partidako euren bigarren eta azken entsegua lortzeko; 80’, 27-18, eta amaiera Faduran.