Foto para Web

Emakumezkoen taldeak Pottoka txapelketan hartuko du parte

Hemen da emakumezkoen errugbiko Pottoka txapelketako lehenengo jardunaldia, mugaz bestaldeko lehendabiziko ekitaldia izango dena. Getxo Errugbiko emakumezkoen taldea izango da Euskadiko federazioak, Nafarroakoak eta Ipar Euskal Herriko CD 64k eramango dituzten hamabost taldeetako bat. Txapelketa lau asteburutan zehar jokatuko da errugbiko hainbat modalitatetan.

Getxo Errugbi A taldean arituko diren sei taldeetako bat izango da, eta bertan “union” modalitatean jokatuko dute, hamabosteko errugbian. Lehenengo talde horretan, getxotarrak honako talde hauen aurka arituko dira: AS Bayonnais (Lapurdi), AVIA Eibar RT (Gipuzkoa), La Unica Rugby Taldea (Nafarroa) eta Salies de Béarneko Sallies Bearn zein Lons taldeak.

B taldea beste bederatzi taldek osatuko dute, eta talde bakoitzeko hamar pertsonek jokatuko dute. Gipuzkoako Hernani / Atletico San Sebastián / Txingudi konbinatuak eta Bera Berak, Bizkaiko Durangok eta Universitario Bilbaok, Arabako Gaztedik, Lapurdiko Biarritzek, Zuberoako Neska Gaitzek, Nafarroa Behereko Donapaleuk eta Errioxak osatuko dute taldea.

Lehenengo jardunaldia gaur (larunbata) jokatuko da, 15:00etatik aurrera Hernaniko Landare Toki zelaian. Gainerako taldeak urtarrilean hastea espero da.