Foto para Web

Lehen taldeak ez du ezustekorik nahi Pepe Rojon

Hori-beltzak Valladolidera joango dira hamargarren postuan dagoen Silverstorm El Salvador Emergingen aurka aritzeko

Getxo Errugbiak talde bisitari gisa jokatu behar dituen partiden segida hastear da. Fadurako zelaitik kanpo lau jardunaldi jokatuko ditu jarraian. Getxotarrak larunbatean abiatuko dira Valladolid aldera, gaur egun sailkapeneko hamargarren postuan dagoen Silverstorm El Salvador Emergingen aurka aritzeko. Ohorezko B Mailako A taldeko hemezortzigarren jardunaldia izango da, eta partida 16:30ean hasiko da.

27 punturekin sailkapenaren azkenaurreko postuan egon arren, talde chamizoak estutasunean jarri izan ditu Babyauto Zarautz RT, AVK Bera Bera RT eta AVIA Eibar RT bezalako aurkari garrantzitsuak. Hain zuzen, joan den jardunaldian 50-10 irabazi zion talde armaginari. Aintzat hartu beharreko emaitza sendoa.

Zilarrezko mailako fase erregularra amaitzeko bost jardunaldi gelditzen diren honetan, Valladolideko taldea puntu beharrean dago; izan ere, kategoria guztietan jaitsierako playoff fasea nola datorren ikusita, premiaz batu behar dituzte puntuak arrisku-eremutik atera ahal izateko.

Valladolideko partidaren egunerako eguraldiaren iragarpenari dagokionez, norgehiagoka lasaia espero da; izan ere, prezipitazio probabilitatea % 10ekoa baino ez da, eta haize-boladek ez dute 25 km/h-ko abiadura gaindituko. Ez da, beraz, apartekorik egongo eguraldiari dagokionez.