52582478_1306714642802988_7431200373144027136_o

5-40: Lehenengo taldeak irabazi egin du Arripausuetan, eta bigarren sailkatu bilakatzeko aukera gehiago ditu

Getxotarrek Durango oso borrokalari baten aurka egin zuten, zeina partidu osoan zehar adorez aritu baitzen

Getxo Rugby taldeak Durango Rugby Taldea garaitu eta beste bost puntu gehiago lortu ditu. Emaitza 5-40 izan da. Universidad Ourense RC taldeak CRAT Residencia RIALTA garaitu zuenez ¾emaitza 29-25 izan zen¾, getxotarrek aukera gehiago dituzte galiziarren aldean, eta hamar puntuko distantzia dago bigarren eta hirugarren lekuaren artean. Juan Carlos Badoren taldeak jokatutako partidaren hasieran, zaila izan zen aurrera egitea, baina bigarren zatitik aurrera, taldeak argiago utzi zuen bere nagusitasuna.

Partida orekatuta zegoen hasieran; bi taldeak ziur mantendu ziren defentsari zegokionez, baina zalantzati ibili ziren erasora jotzeko orduan, eta hainbat akats egin zituzten, bai paseak egitean, bai baloia hartzean. Hamalaugarren minutuan, etxeko taldearen entsegu-marratik gertu egindako uztartzean bultzada ona egin ondoren, N. Braimek partidako lehenengo entsegua lortu zuen, eta A. Calvok transformazioa egin zuen, 0-7.

Handik aurrera, eta atsedena hasi arte, partida zelai erdian trabatu zen, eta ez zuen inork entsegurik lortu zedin ahalbidetu, une bakar batzuetan salbu. Atsedena hasi baino lehen, P. Santa Cruzek ongi konbinatu zuen hiru laurdena, eta, hala, taldeak abantaila handiagoa lortu zuen. A. Calvok pasea egin zuen, eta, ondoren, getxotarrak aldageletara joan ziren. Emaitza 0-14 zen, bonus punturik lortu izan gabe.

Bigarren zatian, eta Bado entrenatzailearekin hitz egin ondoren, kanpoko jokalariak zelaira atera ziren irabazteko asmo osoz; eta hala izan zen. Obala hobeto menderatuta eta durangarren eremuan, getxotarrek hirugarren entsegua lortu zuten ¾Braimanek lortu zuen, berriro ere¾ lau minutu igarota, eta A. Calvok egin zuen transformazioa, 0-21. Etxeko taldeak ez zuen galtzeko asmorik, eta pick and go hainbat faseren ondoren, azkenik, beren lehenengo eta azken tantoa lortu zuten, 7-21.

Minutuek aurrera egin ahala, kanpoko jokalariek tantoak lortzeko aukera gehiago zituzten. A. Papak laugarren entsegua lortu zuen 59. minutuan, eta A. Lasak baloia pausatu zuen berriro zenbait minutu beranduago. Hala, emaitza 5-33 izan zen. Argentinako aurrelari F. Fontanak amaiera eman zion partiduari 72. minutuan lortutako seigarren eta azken entseguaren bidez, 5-40.

Durangoko taldea garaituta, Arripausuetakoak A Euskal Liga autonomia mailara jaitsiko dira. Getxotarrek, ordea, beste bost puntu gehiago lortu dituzte; hala, hiru puntuko distantzia dago lehenengo taldearen aldean, eta hamar puntukoa hirugarrenaren aldean. Horrenbestez, ohiko fasearen amaierara heltzeko hiru jardunaldi geratzen direla aintzat hartuta, Getxo taldea bere buruaren mendean dago orain Heineken Ligara igotzeko kanporaketetara sartu ahal izateko.