Foto para Web

Lehenengo senior taldeak bere indarrak neurtuko ditu Astin

Fotografía por Imanol Lavado

Playoffa ziurtatuta, hori-beltzak Zarautz RTren aurka arituko dira Ohorezko B Mailako bigarren postuan mantentzeko.

Ohiko fasea amaitzeko bi jardunaldi falta diren honetan eta igotzeko faserako sailkapena ziurtatuta, getxoztarrek jardunaldiko azken partida jokatuko dute, kanpoko talde gisa, Babyauto Zarautz RTren aurka. Garaipena garrantzitsua da oraindik, izan ere, Ohorezko B Mailako sailkapen orokorra erabakitzeke baitago. Hortaz, azken puntu horiek erabakiko dute hurrengo kanporaketako aurkaria eta herria.

Talde beltza bolada onean dago, bi garaipen izan baititu jarraian: Durango RTren aurka 74-10 irabazi zuen eta garaipen estuagoa lortu zuen etxean filial gaztagilearen aurka, 24-30 irabazita. Babyauto Zarautz RT seigarren sailkatua da une honetan, berrogeita zortzi punturekin; bederatzi garaipenekin, berdinketa batekin eta hamar porrotekin.

Beherago daudenekin zein lehenengo bostekin duten aldea dela-eta beraientzako denboraldia ia-ia amaituta dagoen arren, beren zaleen aurrean ahalik eta ondoen amaitzen saiatuko dira, etxean jokatuko duten azkenengo partidua izango baita.

Getxok igotzeko faserako prestatzeko aukera bikaina du. Astiko taldeak bere zelaian indartsuago bilakatzen dela du ezaugarri eta horrela erakutsi zuen Faduran jokatu zuen joanerako partidan. Bertan, etxekoek 27-18 irabazi zuten arren, lehiatzeko gaitasun handia, uztartze ona eta irmotasun defentsiboa erakutsi zuten.