Renovación Juan Carlos Bado

Juan Carlos Badok gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko du

Getxo Errugbiak eta lehen taldeko entrenatzaileak akordioa sinatu dute alderdi biak elkartzen dituen kontratua denboraldi batez luzatzeko.

Getxo Errugbiak eta Juan Carlos Badok, gizonezkoen lehen taldeko teknikariak, akordioa lortu dute beste denboraldi batez luzatzeko alderdi biak lotzen dituen kontratua. Hala, Juan Carlos izango da, ofizialki, 2019-2020 denboraldiko entrenatzailea.

Akordioa ostegunean, hilak 20, sinatu zuten, klubak Fadurako udal instalazioetan duen idazkaritzan.

Duela bi denboraldi (2017-2018an) iritsi zen Juan Carlos Getxokoen aulkira, eta gazteak diren eta etorkizun handia duten jokalarien nukleoa sendotzea lortu du. Izan ere, azken urteetako belaunaldi-aldaketarik gogorrenetarikoa jasan ostean, hori-beltzek maila oneko jokalari gazte ugari dituzte berriz ere.

Denboraldi aparta

2018-2019 denboraldiari dagokionez, Juan Carlosek 26 partida zuzendu ditu hori-beltzen entrenatzaile gisa. Bada, horien % 88 irabazi egin ditu; hau da, 23 garaipen eta hiru porrot. Getxo Errugbiak jokatutako 26 norgehiagoka horietatik, nabarmendu behar da etxeko talde gisa ez duela bat ere galdu. Hala, Fadura izan da ohorezko B mailako zelairik konplikatuenetariko bat.

Getxo Errugbiak zorte ona opa nahi dio denboraldi honetarako, eta getxotarren teknikari gisa duen konpromisoa eta profesionaltasuna eskertu.