Fichaje-SteveHoney

Steve Honey zeelandaberritarrak atzelari-posizioa sendotuko du.

Fotografía por António Muralha Photography

Jokalariak 28 urte ditu eta taldean sartu berri den Joshen anaia da; bere bizkortasunagatik eta ihes egiteko duen gaitasunagatik nabarmentzen da

Getxo Errugbiak ofizial egin du gizonezkoen senior taldeko azken indargarriaren sarrera. Steve Honey zeelandaberritarra, 28 urtekoa eta taldean sartu berri den Joshen anaia dena, atzelari gisa arituko da; posizio hori libre geratu zen Axel Papa argentinarra joan zenean.

“Esperientzia handiko atzelaria da, eta, ziur asko, segurtasuna emango digu hiru laurdenekoan” adierazi du kirol-zuzendari den Asier Basterretxeak. Steve 1990eko irailaren 20an jaio zen, eta gutxi gorabehera178 cm-ko altuera eta 88 kg-ko pisua du. Atzelari gisa aritzen da gehienbat, baina ondo moldatzen da beste posizio batzuetan ere, hala nola erdiko gisa eta hegaleko gisa.

Bere kirol-ibilbideari dagokionez, Steve Zeelanda Berriko Bay of Plentyn prestatu da jokalari gisa, eta beste zenbait taldetan egon da ere, besteak beste ITM Cup txapelketako Wellington Lyons-en. 2014. eta 2015. urteetan, Irlandako Ballynahinch RFC taldean jokatu zuen denboraldi batez, All-Ireland League izeneko ligako 1. mailan; aurreko denboraldian, berriz, Portugalgo Clube de Rugby do Técnico-n aritu zen, bere ligako talderik indartsuenetako batean.

Getxo Errugbiko kideok zorte handia opa diogu Steveri jokalari getxoztar gisa hasiko duen etapa berrian. Zorionak eta zorte on Steve!