Foto para Web

Bazkidearentzako argibideak

Bazkide agurgarria,

Lerro hauen bitartez, klubarentzako garrantzitsuak diren aldaketa batzuren berri eman nahi dizut.

2019/2020 denboraldian aplikazio informatiko berri bat erabiltzen hasiko gara. Bazkide eta klubaren arteko harremanak asko erreztuko dituena.

6 hilabetez egin beharreko aldaketak prestatzen aritu gara, eta bagaude programa erabiltzeko prest.

Aplikazio honen bitartez, bazkideek beraien fitxan sartu eta datu basea aldatzeko ahalmena izango dute. Legedia betetzeko bazkideek eta administrazioak soilik izango dute bertan sartzeko aukera.

Denboraldiaren hasiera izanik, programa erabiltzen hasteko une egokia da.
Momentu honetan hiru pertsona mota daude;

1. Getxo errugbiko bazkidea ez dena.

2. Bazkidea izandakoa edo bazkidea dena. Honek klubari helbide elektroniko bat eman dio.

3. Getxo errugbiko bazkide izandakoa edo dena, baina helbide elektronikoa eman ez duena.

Eposta hau jaso baduzu, bigarren taldekoa zara. Beraz aplikazioa erabiltzeko moduan zaude. Atxikita doakizu erabiltzailearen esku liburua.

Eposta hau jaso ez baduzu, Klubeko bulegora jo behar duzu eta zure izena eta helbide elektronikoa eman.

Eposta jaso ez duen bazkideren baten berri baduzu, bulegora jotzeko esaiozu.
Sistema berri hau martxan jartzeak, zailtasunak izango ditu horregatik pazientzia apur bat eta zuen laguntza eskatzen dizuegu.

Aurrerantzean egin beharreko ohar guztiak bide berri honen bitartez egingo dira.

Jaso agur bero bat.

Zuzendaritza Batzordea