Imprimir

Getxo Errugbia vs Hernani Club: Euro Basque Rugby Challenge-ko bigarren jardunaldia

Getxok Hernaniren aurka jokatuko du, larunbatean 31, 16:00tan Faduran.

Gure lehendakariaren adierazpenak: “Abuztuaren 1-etik gabiltza entrenatzen. Lehengo urtean geneuzkan etxeko jokalari guztiak jarraitzen dute, beste urte beteko esperientzia izango dutenak, eta horrek lehiakorragoak izatea eragingo die. Viteri anaiak, Gontzal edo Aitor Lasa beste batzuen artean, hazten jarraitu behar dute”. Azaltzen du Albertok.

Taldea honakoak osatuko dute, bost “jokalari profesional, Fede Fontana eta Leandro Buera, bi pilier eta zortzi zenbaki bat, Braim, lehengo urtean Ohorezko B mailako ligan puntuazio gehien lortu zuena. Geneukan aurrelariak eta zortzi zenbakiak egin zuten posible lorpen hori. Zelanda berriko bi anai ere etorriko dira, hiru laurdeneko lerroan jokatzeko”. Kanpoko jokalari gehiago iritsiko zaizkie, hala nola, “20 urte azpiko, bere herrialdeko selekzioarekin internaionala izan den Uruguayko bat, Francisco Martirena, Leioan sukaldaritza ikasten ari dena. Ikasi edo lan egitera etortzen den jendea da eta errugbian jokatu nahi duena. Ezaugarri horietako hainbat jokalari izango ditugu”.

Getxoko Kirol zuendaria, taldeko jokalari ohia da, Asier Basterretxea, eta klub guztiaren ideia “Ohorezko maila-ra igotzea da, hori bait da gure ustez egokitzen zaigun lekua, nahiz eta horrela pentsatzen dugun bakarrak ez izan. Ez da erraza izango”.

(Euskadiko Errugbi Federazioaren Webgune Ofiziala)

PARTIDA: GETXO ERRUGBIA vs HERNANI CLUB RIGBY ELKARTEA
ORDUTEGIA: LARUNBATEAN 31 – 16etan
ZELAIA: FADURA