Asamblea

Bazkideen Batzar Orokor Arrunterako Deialdia

Honen bidez, GETXO ERRUGBI TALDEKO bazkideei batzar orokor arruntera etortzeko dei egiten diegu, Fadurako hitzaldi aretoan 2019ko irailaren 30ean egingo dena, 19:00etan lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian, ondoko gai hauek eztabaidatzeko helburuz:

GAI-ZERRENDA:

Lehenengoa. Presidentearen txostena.
Bigarrena. 2018ko uztailaren 1ean hasitako eta 2019ko ekainaren 30ean amaitutako ekitaldiko kontuak onestea.
Hirugarrena. 2019-2020 ekitaldirako aurrekontua onestea.
Laugarrena. La Caixarekin kreditu-poliza berritzeko baimena.
Bosgarrena. Galde-eskeak.
Seigarrena. Batzar honetako akta onesteko bi bazkide izendatzea.
Eskatzen duten bazkideek Batzar Orokorrak onartzen dituen dokumentuak aztertzeko eta kopia bat eskuratzeko eskubidea izango dute.
Getxon, 2019ko irailaren 11n.

Presidentea,

Alberto Zubeldia Damborenea