Kategoria: Emakumezkoen taldea

foto para web

Campeonato de Euskadi 7s Femenino

El próximo fin de semana el Getxo Rugby Femenino disputará la primera jornada del Campeonato de Euskadi 7s. En dicho torneo participarán el Gernika RT, Universitario Bilbao Rugby A,  Universitario Bilbao Rugby B, Bera Bera Termas, Escor Gaztedi, Avia Eibar A, Avia Eibar B, Getxo Rugby y Durango Nissan Gaursa RT.

La primera jornada será este próximo sábado día 5 en el Polideportivo de Rekalde (Bilbao), desde las 13:00 hasta las 19:00 horas de la tarde. Se jugarán partidos de 2 tiempos de 7 minutos y 2 minutos de descanso entre ambas partes.

El torneo está formado de la siguiente manera:

Grupo A: Gernika RT, Universitario Bilbao Rugby A, Bera Bera Termas
Grupo B: Escor Gaztedi, Avia Eibar B, Getxo Rugby
Grupo C: Avia Eibar A, Universitario Bilbao Rugby B, Durango Nissan Gaursa RT

Cruces de la primera jornada:

  • 13:00: GERNIKA RT – UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY A
  • 13:20: ESCOR GAZTEDI – GETXO RT
  • 13:40: AVIA EIBAR A – UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY B
  • 14:00: UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY A – BERA BERA TERMAS
  • 14:20: GETXO RT – AVIA EIBAR B
  • 14:40: DURANGO NISSAN GAURSA RT – UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY B
  • 15:00: GERNIKA RT – BERA BERA TERMAS
  • 15:20: ESCOR GAZTEDI – AVIA EBIAR B
  • 15:40: AVIA EIBAR A – DURANGO NISSAN GAURSA RT
  • 16:20: 7º/9º 3º Gº A – 3º Gº C
  • 16:40: 4º/6º 2º Gº A – 2º Gº C
  • 17:00: 1º/3º GANADOR Gº A – GANADOR Gº C
  • 17:20: 7º/9º 3º Gº B – TERCERO Gº C
  • 17:40: 4º/6º 2º Gº B – 2º Gº C
  • 18:00: 1º/3º GANADOR Gº B – GANADOR Gº C
  • 18:20: 7º/9º 3º Gº A – 3º Gº B
  • 18:40: 4º/6º 2º Gº A – 2º Gº B
  • 19:00: 1º/3º GANADOR Gº A – GANADOR Gº B
Getxo Rugby Web

Lucía Diego jokalari getxoztarra zazpigarren postuan sailkatu da 18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin

Fuente: Getxo Kirolberri

Lucía Diego jokalari getxoztarra zazpigarren postuan sailkatu zen 18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin Frantziako Vichy herrian lehiatutako Europako zazpiko errugbi Txapelketan. Hasierako fasean Portugali (15-12), Polonoari (36-0) eta Belgika (14-0) irabazi ondoren, Italiaren arka galdu egin zuten gorritxoek final-laurdenetan neurketa biribila egin arren. Horren ondorioz, sailkapeneko bosgarren postutik zortzigarrenerako lehian sartu ziren Lehoi Emeak. Bertan, 17-0 irabazi zien Holandak eta 15-10 mendean hartu zuten Portugaleko selekzioa, azkenean lehiaketako zazpigarren postua eskuratuta. Frantziak titulua poltsikoratu zuen finalean Britainia Handia 22-0 garaituta.

Era berean, Bárbara Plá eta Uribarri Barrutieta jokalari getxoztarrak elkarretaratze batean daude Espainiako zazpiko errugbi selekzioarekin joan den igandetik. Lehoi Emeek lan bikaina egin zuten Japoniako Munduko Serieetan duela bi asteburu, laugarren postuan sailkatuta. Pedro de Matías hautatzaileak haiengan konfiantza osoa duela erakutsi du beste behin ere eta biek entrenamenduetan parte hartzen dute Kanadako Langford herrian jokatuko den torneoari begira. Espainiako selekzioak, sailkapen orokorrean seigarren postuan dagoenak, Australia liderrarekin, Japonian multzoeteko fasean irabazi zionari, Kanada bosgarrenarekin eta Irlandarekin neurtuko ditu indarrak. Izan ere, azken selekzio honek, ibilbide gorabeheratsua egiten ari denak, gorritxoak mendean hartu zituen Asiako torneoan.

Bestetik, emakumezkoen selekzio autonomikoen arteko Espainiako zazpiko errugbi Txapelketa hartu zuen Valentziako Cullera hiriak joan den larunbatean. Bertan, Euskadiko selekzioa aritu zen eta, harekin batera, Getxo Rugby Taldeko jokalarien ordezkaritza zabala. Orotara, hamabi hautatuetatik lau izan ziren: Marina Sedal, Joana Murray, Idoia Olabarrieta eta Arantza Olabarria.

Lehenengo fasean, hiru kolorekoek B mutzoan jokatu zuten, Valentzia eta Andaluziarekin batera. Lehen partidan, 15-14 irabazi zieten etxekoei, eta bigarrenean 15-17 galdu egin zuten Madrilen aurka, lehiaketa honetako finalistetako bat, hain zuzen ere. Porrot horrek dominarako borrokatik kanpo utzi zuen Euskadi. Azkenik, bosgarren sailkatu zen Kantabria 53-0 mendean hartuta. Bestetik, Galiziako selekzioa gailendu zen torneo honetan, finalean Madrili 5-0 irabazita. Katalunia, Andaluziari 17-5 nagusitu zitzaiona, hirugarren postuan geratu zen. Kantabria seigarrenaren atzetik, Valentzia, Asturias, Nafarroa, Murtzia eta Gaztela-Mantxa sailkatu ziren.

foto para web

Cinco jugadoras convocadas con Euskadi 7s para el campeonato autonómico de Valencia

Las jugadoras del equipo femenino Joana Murray, Marina Seral, Idoia Olabarrieta y Arantzazu Olabarria han sido convocadas con la selección de Euskadi Sevens para disputar este mismo fin de semana el Campeonato Autonómico que se disputará en la ciudad de Cullera (Valencia). Iratxe Uriarte también ha sido seleccionada para la selección Sub18, preparadas para afrontar el torneo autonómico cadete. ¡Mucha suerte chicas!

Convocatoria de la selección de seven:
Jone Agirrezabal (Eibar), Amaiur Mayo (Eibar), Garazi Goikoelea (Gaztedi), Nerea García (Gernika), Oihane Puertas (Hernani-Atlético), Laura Lorenzo (Cisneros), Marina Sedal (Getxo), Joana Murray (Getxo), Idoia Olabarrieta (Getxo), Arantza Olabarria (Getxo), Ihintza Lekuona (Ordizia) y Enara Cacho (Cisneros).

portadajapon4gggGGGGgGGGg (1)

Barbara Pla eta Uribarri Barrutieta laugarren tokian sailkatu ziren Kitakyushuko Torneoan

Getxo Rugby taldeko jokalariak diren Bárbara Pla eta Uribarri Barrutieta laugarren tokian sailkatu ziren Espainiako Errugbi 7 selekzioarekin joan den asteburuan lehiatutako Japoniako Kitakyushuko Torneoan, Muinduko Sorteetako Txapelketaren barruan, hirugarren eta laugarren tokietarako norgehiagokan Australiako selekizoarekin galdu ondoren 19-5 emaitza batekin. Emaitza honekin selekzio australiarra itzultzen zion Espainiari multzoko fasean jasotako porrota 14-17 emaitza batekin.

Pedro de Matíasek zuzentzen duen selekzioa azken norgehiagoka honetara heltzen zen final aterieran galdu ondoren Frantziako selekzioaren aurrean 21-0 emaitza argi batekin. Final erdietara heltzeko Ingalaterrako selekzioari irabazi zion Espainiak 7-5 emaitza batekin final laurdenetan.

Ez zen oso ondo hasi multzoko fasea Espainiako selekzioarentzat lehen norgehiagokan 14-17 emaitza batekin galtzen bait zuen Irlandako selekzioaren aurrean, baina bigarren neurketan Txinako selekzio gonbidatutari irabazi zion 19-17 emaitza batekin, eta Australiako selekzioaren aurrean lortutako garaipenaren ostean, 14-17 emaitza batekin, hurrengo errondarako sailkatu zen eta, lehen aipatu dugun moduan, Ingalaterrako selekzioari irabazi zion 7-5 emaitza batekin.

Fuente: GetxoKirolberri

ML20170525_004

Barbara Pla y Uribarri Barrutieta convocadas para las Series Mundiales de Kitakyushu

Bárbara Plá eta Uribarri Barrutieta Getxo Rugby Taldeko jokalariak deitu dituzte Espainiako zazpiko selekzioarekin aritzeko, asteburu honetan zehar Japoniako Kitakyushu hirian lehiatuko den Munduko Serieetan parte hartuko duena, hain zuzen ere.

Pedro de Matías hautatzaileak konfiantza osoa du haiengan, eta, horri esker, hamabi hautatuen artean sartu dira bi getxoztarrak beste behin ere.

Nolanahi ere, Australia, Irlanda eta Txina, gonbidapenaren bidez jokatuko duena, izango dituzte aurkari gorritxoek lehenengo fasean. Gauzak horrela, Irlandarekin hasiko dute lehiaketa larunbat goizeko 4.14etan (hemengo ordua). Izan ere, lehia bizia mantentzen dute bi selezio hauek sailkapeneko zazpigarren postuarengatik, gaur egun Pedro de Matíasek entrenatutakoek betetzen dutena, hain zuzen ere. Goizeko 6.58etara, asiarren aurka jokatuko dute, eta Australiarekin itxiko du Espainiak fase erregularra goizeko 10.04etatik aurrera. Igande goizaldean, hainbat kanporaketa lehiatuko dira.

Bestetik, talde getxoztarraren beheko mailako hiru jokalari deitu ditu Euskadiko selekzioak bi lagunarteko partida jokatzeko, Zarautzeko Asti zelaiak larunbat arratsaldean hartuko dituena. Gauzak horrela, Unai Rasines eta Mikel Arrate 16 urtez azpiko selekzioarekin ariko dira arratsaldeko 16.00etara. Ordubete eta erdi beranduago, 17 urtez azpikoen txanda izango da. Bertan, Gonzalo Martínez jokalari getxoztarrak jokatuko du. Azkenik, Nouvelle Aquitaine selekzioa izango du etsai Euskadik bi lagunartekoetan.

Fuente: Getxo Kirolberri

portadaestrellasgggGgGGGgGGGGGg

Hori-beltzen taldeko sei jokalari deitu dituzte Izarren Partida jokatzeko

Zibernautek Arantza Olabarria kapitaina aukeratu dute Iberdrolako Izarren taldean egon dadin

Hurrengo larunbatean, apirilaren 14an, Dehesa Boyal Udal Kiroldegian, Iberdrolako Izarren Partida jokatuko da; bertan, Errugbiko Iberdrola Ligako jokalari onenek osatutako taldea Espainiako Emerging Selekzioaren aurka lehiatuko da. “Emerging” taldea gure ligako promesa gazteek osatzen dute; “Iberdrolako Izarrak” taldeari dagokionez, berriz, zaleek euren gogokoenak aukeratu ahal izan zituzten 45 hautagairen artean, Marca.com webgunean egindako bozketan, zeinetan 5000 pertsonek baino gehiagok hartu zuten parte dream team berezia eratzeko.

Getxo Errugbiak ordezkari bat izango du “Iberdrolako Izarrak” taldean, kapitaina eta lehen erdikoa den Arantza Olabarria aukeratu baitute Marcako bozketetan parte hartu duten zibernautek (5.000 baino gehiago), Errugbiko Iberdrola Ligako dream team taldean egon dadin.

Halaber, Getxo Errugbia talde aurkariaren ordezkari nagusia izango da; izan ere, bost jokalari deitu dituzte hogeita hiruko azken deialdian, Espainiako “Emerging” selekzioan aritzeko. Hauexek, hain zuzen ere: Idoia Olabarrieta (uztartze-erdilaria), Lucía Diego (lehen lerrokoa), Joana Murray (atzelaria), Iratxe Uriarte (bigarren lerrokoa) eta Garazi Uriarte (lehen lerrokoa).

Klubak seiak zoriondu nahi zaituzte deialdian egoteagatik, zorte on!

Estrellas Iberdrola: Convocatoria completa

España Emerging: Convocatoria completa

30420535_10155510665571801_966323324357132309_o

Emakumezkoen taldeak partida bikain batekin esan dio agur Iberdrola Ligari

Getxo Rugby 33(b)-38(b) Sanse Scrum

Nahiz eta 33-38 galdu, getxotarrek erasoan trebetasun handia erakutsi zuten, eta denboraldia sentsazio onarekin amaitu ahal izan zuten

Esan genezake norgehiagoka honetan bi taldeak euren artean erasoak trukatzen aritu zirela etengabe. Izan ere, erdietsi zituzten entseguetako bakoitzak berehala erantzuna jasotzen zuen aurkako taldearen aldetik. Lehenik eta behin Sanse taldea aurreratu zen, pick and go entsegu batekin hogeigarren minutuan. Hiru minutu beranduago, Getxon beste batekin erantzun zuen, Joana Murray atzelariaren tantoetako lehenengoa (jokalari hau asko nabarmendu zen). Atsedenaldira iritsi baino lehentxeago, Barbara Plak defentsaren hutsune bat aprobetxatu zuen eta hagetan markatu zuen. Horrela, markagailuan aurreratu ziren, 12-5, baina madrildarrek berdinketa lortu zuten lehenengo erdiko azken txistuan.

Bigarren erdialdean, jokalari bisitari batek plakaje arriskutsua egiteagatik txartel horia jaso ondoren, Joana Murrayk hirugarren tantoa egin zuen (berarentzat, bigarrena), min handia ematen duten haren ohiko lasterketa batekin: 48’, 19-12. Hamabi minutu defentsan aritu ostean, madrildarrek beste tanto bat egin zuten. Horrela, berdinketa lortu zuten norgehiagokan: 60’, 19-19.

Orduan iritsi zen benetako kolpe-trukea; hogei minutuan bost entsegu gehiago ikusi genituen, bi taldeen artean txandakatuak. Amaitzeko lau minutu falta zirela, Getxoko neskak irabazten ari ziren, 33-31, Barbararen transformazio bati esker. Ordea, madrildarrek kontra-erasoa burutu zuten eta azken jokaldian norgehiagoka erabakita utzi zuten, beste entsegu bat gauzatuz. Horrela, Beñat Lavinen neskak antsiatutako garaipena gabe geratu ziren: 80’, 33-38.

Porrota nozitu arren, Fadurak norgehiagoka ederra gozatu zuen, pertsona urdurientzat arriskutsua. Ezin izan zuten aurkaria mendean hartu, baina seguru gure jokalariak “pozik” geratu zirela partidarekin: bost entsegu eta gogoan izateko moduko partida. Norgehiagoka honetan, jokalari guztien artean Joana Murray durangarra nabarmendu zen. Hiru entsegu handi egin zituen, izugarria! Zorionak, Joana.

29573338_10155717290524753_6575149158873070226_n

Igandean emakumeen taldeak agur esango dio Iberdrola ligari XV Sanse Scrum RC taldearen aurrean

Mailaz jaitsiko direnez, neskek denboraldia zapore onarekin amaitzeko borroka egingo dute

Emakumeen taldeak denboraldiko azken partidua jokatuko du igandean 12etan Madrilgo XV Sanse Scrum RC taldearen kontra. Mailaz jaitsiko dira, beraz, getxotarrak garaipenaren bila aterako dira Fadurako zelaira denboraldia modu positiboan bukatu ahal izateko. Beñat Lavín, emakumeen taldeko entrenatzaileak zera adierazi du “sortu dugun talde honetaz, ikustera etortzen den jendeaz eta urte guztian zehar gure ondoan egon diren lagun eta senideez gozatzea izango da helburua”.

Denboraldiaren amaiera hortxe dago eta entrenatzaileetako baten iritzia entzuteko ordua da. Beñatek azaldu du nola eboluzionatu duen taldeak erronka zail horretan zehar, baita bere esperientzia pertsonala ere, emakumeen senior talde baten ardura izan duen lehenengo urtean.

“Joan den denboraldiko jokalari askok utzi zuten, hortaz, taldeak etapa berri bati ekin zion, jokatzeko aukerak izateko ilusioarekin”.

Xedea talde berri bat osatzea eta errugbiaz gozatzea zen […] Zentzu horretan urte ona izan da, pozik daude elkarrekin eta pila bat sufritu dugun arren egiten dugunarekin disfrutatzea lortu dugu”.

Haiengandik ikasi dut asteburuan gertatzen dena gertatzen dela asteartean lanari ekin behar diogula berriro, zoritxarra sendotzeko baliatzen, gure buruarekin kritikoak izaten eta akatsengandik ikasten… Hori guztia ilusioa eta prozesuan zehar ondo pasatzeko gogoa galdu barik […] Benetan demostratu dute erresilientzia handia eta suspertzeko eta are indartsuago bilakatzeko gaitasuna”.

“Ez nuen espero esperientzia honekin hainbeste disfrutatzea, ohartu naiz errugbiaren beste erdia ezagutzeke neukala […] Asko ikasi dut haien ondoan eta hazi naiz entrenatzaile zein pertsona bezala. Denboraldi hau bizipen eta emozioz beteta egon da, zentzu guztietan”.

“Azkenean, zapore gazi-gozoa daukat, izan ere, zelaitik kanpo lortutako guztia ez da zelai barruan islatu. Gertatu denaren, galdutako partiduen eta mailaz jaisteak dakarren porrotaren ardura sentitzen dut. Talde bikaina osatzen dute, gazteak eta hobetzeko gogoekin, batasuna mantentzen badute etorkizun oparoa izango dute, gauden tokian gaudela”.

Alberto Zubeldia en Cadena SER

Alberto Zubeldia La SER irratian

Elkarrizketa Alberto Zubeldiarekin, 0:29:28 minututik aurrera

Elkarrizketa osoa: http://cadenaser.com/programa/2018/03/27/play_rugby/1522170601_337067.html?ssm=tw

Martxoaren 27an, Alberto Zubeldiak Cadena SER irratian hitz egin zuen, Play Rugby irratsaioan, José Antonio Vera aurkezlearekin. Bien artean aztertu zuten, hain zuzen ere, klubaren egoera delikatua, aurreko denboraldian Aparejadores Rugby Burgos taldearekin jokatu ondoren playout fasean geratu zenetik gaur arte. Hona hemen elkarrizketa horren aipurik nabarmenetako batzuk:

Emakumeen taldeak jasandako jaitsiera.

 

“Aurreko denboraldiko playoff-etan lau onenen artean geratu ondoren, abuztuan Faduran zurrumurruak hasi ziren, baliabideak falta zirela, jokalari gutxi zegoela eta funtsezko jokalariak joan direnez kalitatea galtzen ari zela eta”.

“Urrunetik erreparatzen genion Bartzelonaren (INEF) egoerari, deialdiak egiteko zeuzkan arazoak zirela-eta […]Ikusi genuen beraiek irtenbide bat aurkitu zutela, eta gu ere saiatu ginen hariak zertxobait mugitzen, baina ezin izan da aurrera egin”.

“Denboraldi honetan, Ohorezko A Mailan dagoen edozein talde femeninok bigarren talde bat beharko du, eta hori ez da erraza izango […] Denboraldi hasieran Durangoko errugbi-taldearekin adostasun bat lortu genuen, talde hitzartua izateko, baina Madrilen gure eskaria atzera bota zuten”.

Gizonen lehen taldea, zuzenean jaisteko zorian.

“Bai mutilen artean, bai nesken artean, zuzendaritzan sartu ginen unean kudeaketa-lanak egitea bereziki zaila izan zen, une horretan klubaren diru-kutxak oso ahul baitzeuden. Egoera horrek, beraz, guztia baldintzatu du, mutiletatik hasi eta nesketaraino”.

“Iazko maiatzean sartu ginenean eta jaitsierako promozioa zegoenean jokoan, gure egoera dela-eta, promozioa bera ez jokatzea ere pentsatu genuen”.

“Denboraldiaren hasiera-hasieratik oinarrizko printzipio bat izan dugu: genuena baino gehiago ez gastatzea […] Halaber, lehen taldeko jokalariak gazteegiak ziren eta esperientzia-falta nabarmena zuten”.

“Hamazortzi urteko neska-mutilak gazteegiak dira Ohorezko A Mailan jokatzeko […] 21 urtetik beherako kategoria batekin ez litzateke horrelakorik gertatuko”.

foto para web

Emakumezkoen taldeak kategorian irauteko azken aukera izango du datorren igandean, Feixa Llargan

Hori-beltzek INEF – L’Hospitalet mendean hartzea dute irtenbide bakar, estatuko lehiaketan iraungo badute

Badator azkenaurreko partida. Hain zuzen ere, Getxo Errugbiko jokalarientzat zailenetako bat. Izan ere, horixe izan liteke Iberdrola Errugbia Liga honen norabidea erabakitzen duena. Beñat Lavín eta Aitor Mezok gidatzen duten taldeak al INEF – L’Hospitalet izango du aurrez aurre datorren igandean, 12:00etan, Feixa Llarga zelaian (Bartzelona). Ligako hamahirugarren partida izango da.

Tamalez, kategorian irautea ez dago getxotar taldearen esku soilik. Beraz, zorte ona izan beharko dute, emaitza onez gain. Katalunian bonusik gabe irabaziko balute, XV Sanse Scrum RC-ren esku legoke dena. Izan ere, madrildarrek irabazi edo berdinduz gero, Fadurako taldea automatikoki jaitsiko litzateke.

Madrildarrak dira, izan ere, garaitu beharreko aurkaria liga arruntetik geratzen den denboran. Izan ere, INEF – L’Hospitalet-i irabaziz gero eta madrildarrek galduz gero, XV Sanse Scrum RC-ren aurka jokatu beharko genuke, Faduran. Edozer gerta liteke.