Kategoria: Gizonezkoen taldea

Renovación Juan Carlos Bado

Juan Carlos Badok gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko du

Getxo Errugbiak eta lehen taldeko entrenatzaileak akordioa sinatu dute alderdi biak elkartzen dituen kontratua denboraldi batez luzatzeko.

Getxo Errugbiak eta Juan Carlos Badok, gizonezkoen lehen taldeko teknikariak, akordioa lortu dute beste denboraldi batez luzatzeko alderdi biak lotzen dituen kontratua. Hala, Juan Carlos izango da, ofizialki, 2019-2020 denboraldiko entrenatzailea.

Akordioa ostegunean, hilak 20, sinatu zuten, klubak Fadurako udal instalazioetan duen idazkaritzan.

Duela bi denboraldi (2017-2018an) iritsi zen Juan Carlos Getxokoen aulkira, eta gazteak diren eta etorkizun handia duten jokalarien nukleoa sendotzea lortu du. Izan ere, azken urteetako belaunaldi-aldaketarik gogorrenetarikoa jasan ostean, hori-beltzek maila oneko jokalari gazte ugari dituzte berriz ere.

Denboraldi aparta

2018-2019 denboraldiari dagokionez, Juan Carlosek 26 partida zuzendu ditu hori-beltzen entrenatzaile gisa. Bada, horien % 88 irabazi egin ditu; hau da, 23 garaipen eta hiru porrot. Getxo Errugbiak jokatutako 26 norgehiagoka horietatik, nabarmendu behar da etxeko talde gisa ez duela bat ere galdu. Hala, Fadura izan da ohorezko B mailako zelairik konplikatuenetariko bat.

Getxo Errugbiak zorte ona opa nahi dio denboraldi honetarako, eta getxotarren teknikari gisa duen konpromisoa eta profesionaltasuna eskertu.

Foto para Web

Gizonezkoen seniorren aurre denboraldia hastera doa

Ekainak 4 asteartean. Duela hilabete bat, gizonezkoen senior taldeak bere norgehiagokak bukatu zituztela, eta bada aurre denboraldia hasteko ordua.

2019/2020 denboraldia sasoi betean hasteko, Juan Carlos Bado eta José Luis Young.ren agienduetara entrenatuko dute hurrengo lau asteetan,sasoi fisikoa eta  teknikoa, berrezkuratzeko eta hobetzeko,gizonezkoen seniorrak.

Prestaketa lanak,onako planning.a izango du; Astean zehar lau entrenamendu, arratsaldeko 20:00etatik 21.30etara.  Bertan jokalariak zelaiko zein gimnazioko lanak egingo dituzte, arlo fisikoa eta teknika pertsonala hobetzeko bideratuta.

Aipatzekoa da, aurten bigarren urteko Sub 18ak seniorrekin entrenatzen hasiko direla. Klubetik gure zorionik onena opa nahi dizuegu fase berri honetan.

Foto para Web

26-12: El Getxo Rugby pierde en Sevilla y dice adiós al ascenso

Fotografía por: Sport Fotografía / José Jiménez

Los getxotarras no pudieron mantener la renta de once puntos y cayeron eliminados por un global de 39-36 ante el Ciencias Sevilla RC

No pudo ser. El Getxo Rugby queda eliminado de la fase de ascenso a la máxima categoría tras perder ante el Ciencias Sevilla RC por 26-12 en el campo de La Cartuja. Los getxotarras, que contaban con una ventaja de 11 puntos del partido de ida, no pudieron mantener la renta y perdieron por una diferencia de 14 puntos.

Arrancó el partido tal y como se esperaba. Los locales apretaron y buscaron la posesión en campo contrario y la defensa visitante respondió con dureza evitando así la llegada del primer ensayo. Los sevillanos lograron sumar 3 puntos tras casi 10 minutos de ataque en 22 getxotarra, 3-0. Posteriormente los vizcaínos tomaron la posesión y, tras muchas fases en campo local lograron la primera marca en el 21’ por Federico Fontana, tras un par de fases al pick and go. La transformación del pateador amplió la ventaja a 3-7.

Durante la segunda mitad del primer tiempo ambos equipos se lanzaron al ataque. Un ensayo a los 25 minutos puso de nuevo por delante a los locales, 8-7. No obstante, el zaguero Axel Papa respondió con otro tanto tras una buena internada entre la defensa científica, 29’, 8-12. No tardaron en responder los backs sevillanos con otro nuevo ensayo por banda no transformado, 37’, 13-12. En la recta final de la primera mitad, la expulsión temporal de Ander Calvo dejó en inferioridad a los getxotarras, factor del que se aprovechó el Ciencias al anotar el tercer y último ensayo del encuentro y marchar al descanso por encima en el electrónico, 40’, 20-12.

La segunda mitad arrancó nivelada. El Getxo entró en varias ocasiones en campo contrario pero la presión del equipo local fue suficiente para provocar errores y pérdidas de posesión. Poco a poco el Ciencias fue creciendo y, en el minuto 64 un golpe transformado igualó la eliminatoria, 23-12. La dinámica del partido no cambio y de nuevo lograron otro golpe más, el cual aprovechó el pateador local para anotar desde 45 metros y ponerse por primera vez por delante en la eliminatoria, 69’, 26-12. El Getxo tuvo dos posesiones más, pero de nuevo las imprecisiones, dudas y/o nervios pudieron con los de Juan Carlos Bado y Jose Luis Young. Pitido final y se acabó, final de temporada.

47642385501_295b4b5159_k

La Cartuja, último obstáculo para el Getxo Rugby antes de alcanzar la final por el ascenso

Los getxotarras jugarán en Sevilla con once puntos de ventaja. La defensa en el line y disciplina táctica serán fundamentales.

El Getxo Rugby viajará a Sevilla para enfrentarse el domingo a la una al Ciencias Sevilla Rugby Club, en el encuentro correspondiente al partido de vuelta de semifinales de la fase de ascenso de la Liga Heineken. Los de Juan Carlos Bado y Jose Luis Young saltarán al campo con once puntos de ventaja en el global, por lo que el buen hacer en defensa será fundamental para sacar adelante la eliminatoria.

Aitor Lasa, primera línea gualdinegro, afirma que el favoritismo para pasar la eliminatoria no se gana con el nombre sino con las acciones de campo. Puede que seamos favoritos por los once puntos de ventaja, pero eso tendremos que demostrarlo en Sevilla, afirma Aitor.

El primera línea piensa que el equipo está capacitado para ganar en La Cartuja, no obstante, todo dependerá de la actitud del grupo, llegaremos a la final siempre y cuando nos vaciemos en el campo, la actitud y el orden defensivo serán las claves.

F. por Imanol Lavado Pablo Nolasco, del Getxo Rugby, anota bajo palos

24-13: Getxo Errugbiak hamaika puntuko abantaila lortu du Ciencias Sevilla RC-ren aurka –

Fotografía por Imanol Lavado

Getxotarrek 24-13 irabazi zuten Ciencias CR Cajasolen aurka, Ohorezko Dibisiora igotzeko play off-en finalaurreko joanerako partidan. Datorren asteburuan Sevillan jokatuko den itzulerako partiduari begira hamaika puntuko abantaila garrantzitsua eskuratu zuten. Bado eta Youngen mutilak seriotasun handiz aritu ziren partidu osoan zehar eta, gehienetan, aurkariaren aurretik kokatu ziren markagailuan, aurrealdean erakutsitako gailentasunari esker.

Milaka zale etorri ziren taldea babestera, eta, Fadurako zelaia gainezka zegoela, Getxok hasiera ona eman zion Sevillako Cienciasen aurkako partiduari, kategoriaz igotzeko faboritoetako bat, alegia. Hain zuzen ere, etxeko taldeak seigarren minutuan estreinatu zuen markagailua (3-0), Ander Calvok transformatutako zigor-entsegu bati esker. Baina partidua oso berdinduta zegoen, eta jabetza ez zuen bietako inork menderatu. Bisitariek hamahirugarren minutuan berdindu zuten markagailua, Domínguezek egindako zigor-entsegu batekin(3-3). Hortik aurrera, getxotarrek presioa aurreratu zuten eta Ciencias taldea euren zelaian itxi zuten.

Etxeko taldeak zenbait uztartze egin zituen, nagusi zela erakutsiz, eta minutu gutxitan bisitariek bi txartel gorri jaso zituzten, entsegu-eremutik bost metrotara gertatutako indiziplinengatik. Horrela, zigor-entsegua iritsi zen, eta 26. minutuan Getxokoek aurrea hartu zuten: 10-3. Fase horretan sevillarrek hartu zuten obaloaren kontrola, metroak irabazi zituzten, eta gutxiago izan arren puntuak gehitzea lortu zuten (10-6), San Martínek 34. minutuan pasatutako zigor-entsegu bati esker. Emaitza berdindu horrekin atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatia intentsitate berarekin hasi zen, eta bi taldeak aurkariaren zelaian jokatzeko gogor borrokatu ziren. Cienciasek hobeto aprobetxatu zuen atsedenaldia, eta getxotarren joko-sorrera gorago presionatu ahal izan zuen. Horrela, markagailuan lehen aldiz aurrea hartzea lortu zuten (10-13), Ortegak 45. minutuan San Martínek transformatutako entsegu bat lortu ostean.

Bado eta Youngen taldeak ez zuen lurra jo, eta zaletuen babesari esker Cienciasi azkar erantzuten saiatu zen, baina Ander Calvok ez zuen lortu 40 metrotatik jaurtitako zigor-entsegu batekin punturik gehitzea. Hala eta guztiz ere, etxeko taldeak aurrealdeko jokoari ekin zion berriro: uztartze batetik ateratzerakoan, Pablo Nolasco trebeak defentsengandik slalom batekin ihes egin eta zutoinen azpian baloia pausatu zuen. Ander Calvok transformatu zuen, 50. minutuan Getxo markagailuaren aurretik jarriz (17-13).

Hortik aurrera, jokoa berriro ere itxi zen. Aurrealdean talka asko egon ziren eta ezin izan zuten eskura asko jokatu. Gainera, bi koadroek jokalari bana galdu zuten, hainbat indiziplina medio. Etxeko taldeak partidua kontrolpean zuela ematen zuen uztartzeetan, eta halaxe jokatu zuten minutu askoz sevillarren 22. lerroan. Horrela, 64. minutuan eta entsegu-zonatik bost metrotara fase ugari egin ostean, Spezialik beste marka bat lortu zuen Getxorentzat, eta Ander Calvok, ostikada zentratu bati esker, ez zuen aukera hori galtzen utzi (24-13).

Modu horretan, etxeko mutilek aurkariarekiko abantaila hamaika puntuetaraino zabaltzea lortu zuten. Hortik aurrera, markagailua bere horretan gelditu zen, nahiz eta norgehiagokaren azken fasean getxotarrak nagusitu ziren. Ander Calvok, hain zuzen, alde hori handitzeko aukera izan zuen zigor-entsegu batekin, baina oso gutxigatik ez zen baloia bi zutoinen artetik igaro, 40 metro baino gehiagora jaurtikitako ostikada batekin.

Horrelaxe amaitu zen bizkaitarren eta sevillarren arteko lehenengo partidua. Getxok hamaika puntuko abantaila garrantzitsua lortu zuen, baina gogor lan egin beharko du datorren asteburuan Sevillan jokatuko den partiduan abantaila hori mantentzeko. Gainerako finalaurrekoei dagokienez, Bathco Santanderrek 34-47 irabazi zuen Madrilgo Liceo Francés taldearen aurka. Horrenbestez, pauso handia eman du final handian egoteko eta Ohorezko Dibisiora, errugbi nazionalaren kategoria gorenera, igotzearen alde borrokatzeko.

Fotografía por Imanol Lavado. Gontzal, del Getxo Rugby, a la izquierda

Fadurak Ciencias Sevilla RC taldearen aurka neurtuko da lehen mailara igotzeko finalaurreko partidan

Fotografía por Imanol Lavado

Sevillarrek trebetasun handiarekin menderatu dute C taldea eta Ourense RC kanporatu berri dute final-laurdenetan, 93-13

CRC Pozuelo taldearen aurkako finalaurrekoa irabazi ostean (60-34), asteburu honetan getxotarrek beste hitzordu bat dute lehen mailara igotzeko fasearekin. Juan Carlos Badoren eta Jose Luis Youngen mutilek Ciencias Sevilla RC hartuko dute, Heineken Ligara igotzeko faboritoa den taldea. Norgehiagoka Fadurako instalazioetan jokatuko da, igandean, apirilaren 28an, 12:30ean.

Gontzal Berrio–Otxoa aurrelari horibeltzaren esanetan, oraindik goiz da igoerari buruz hitz egiten hasteko. Gutxienez bi partida gogor jokatu behar ditugu Ohorezko B Dibisioko talde faboritoaren aurka. “Gure taldea gogotsu eta prest ikusten dut bi partidu horiei aurre egiteko […]. Mundu guztiak dio Ciencias dela lehen mailara igotzeko faboritoa; euren taldeko inork ere ez ditu garaitu eta Ourenseren aurkako kanporaketa erraz irabazi dute, hortaz, menperatu beharreko taldea dela uste dut”.

Berrio–Otxoaren aburuz, joaneko partida Faduran eta itzulerakoa Sevillan jokatzeak alde positiboak ere baditu, eta alde horiek aprobetxatu behar ditugu kanporaketa irabazi ahal izateko. “Etxean lehen kolpea guk emateko aukera izango dugu. Getxon jokatzea zaila dela erakutsi beharko diegu, eta kanporaketa ez dela batere erreza izango”.

Bigarren lerroko jokalariak gaineratu du asko eskertu zutela CRC Pozueloren aurkako partidan Faduran egon zen giroa: “ikusgarria izan zen, sentsazio sinestezina da eta horrek jokalariak are gehiago motibatzen dituela uste dut. Ea eguraldia gure alde dugun eta jendea Fadurara berriro etortzera animatzen den”.

Fotografía por Imanol Lavado. Mikel Calvo, del Rugby, en una touche

Getxo Errugbiak irabazi egin du Faduran eta final-laurdenak gainditu ditu

Fotografía por Imanol Lavado

CRC-ri 29-21 (globala: 60-34) irabazi ostean, getxotarrek Sevillaren aurka jokatuko dute finalerdietan

Getxo Errugbia finalerdietan dago. Getxotarrek 29-21 irabazi zuten Faduran CRC Pozueloren aurka (globala: 60-34). Entseguz jositako partida ikusgarria izan zen, eta sustoren bat edo beste ere egon zen. Norgehiagokan zehar izandako giroa nabarmendu behar da; izan ere, harmailak eta zelaiaren inguruak zalez beteta egon ziren. Zalantzarik gabe, denboraldiko hitzordurik onena izan zen jende kopuruari dagokionez, eta, ziurrenik, azken urteetako onenetarikoa ere bai.

Lehenengo zatia nahiko lasai hasi zen. Etxekoak ari ziren partidan agintzen, une-oro kontrako zelaian jokatzen eta baloia zeukaten bakoitzean seguru sentitzen. Hala ere, nerbioak hazi egiten ziren markara gerturatu ahala, eta horrek ekidin zuen partidako lehenengo puntuak eskuratzea. Etxekoen zabaltzaileak lortu zuen markagailua aldatzea zortzigarren minutuan, hagetarako kolpe bati esker (3-0).

Partida hasi eta ordu erdira egindako lehenengo entseguarekin sendotu zuten agintea etxekoek. N. Poolik taldeko jokaldi bikain bat bukatu zuen. Aurrelariek zein hiru laurdeneko lerrokoek parte hartu zuten, eta A. Calvok pasatu zuen baloia zutoinen artetik (10-0). Tamalez, lehenengo zatiko azken hamar minutuetan kanpokoek jokoa estutu zuten eta entsegu bat lortu ahal izan zuten (10-7) atsedenaldira iritsi eta aldageletan sartu baino lehen.

Atsedenaldiaren ostean, bisitariek indartsu jardun zuten eta bi entsegu lortu ahal izan zituzten oso azkar, etxekoek galdutako baloiak aprobetxatuz. Hala, bete-betean sartu ziren kanporaketan, eta Faduran urduritasuna areagotu zen (55. minutuan, 10-21). Etxekoak ez ziren amildu eta estutzen jarraitu zuten. Baloiaren jabetza berreskuratu ahal izan zuten, eta bigarren zatiko lehenengo iritsieretako batean lortu zuten goizeko bigarren entsegua, A. Lasak egin zuena albotik irteteko jokaldi baten ostean (59. minutuan, 17-21). Hori-beltzen beste entsegu bikain batekin jarraitu zuen erremontatzeak, beste behin ere talde guztiaren jokaldi handi baten ondorioz, N. Pooli hegalak amaitu zuena. A. Calvok transformatu zuen eta markagailua 24-21era igo zen.

Kanporaketa erabakita utzi eta Fadurako belodromoko jaia girotzeko, bigarren lerroko Gontzal Berrio-Otxoak goizeko laugarren eta azken entsegua lortu zuen. 29-21 bukatu zen partida Faduran. Hala, Juan Carlos Bado eta Jose Luis Youngen mutilek igoera-faseko finalerdietara igarotzea lortu dute. Sevillako Ciencias taldea izango dute aurrean hitzordu horretan; hain zuzen, play-off fase honetako faboritoetako bat.

Joaneko partida Faduran jokatuko da apirilaren 28an, eta itzulerakoa, berriz, maiatzaren 5ean Sevillan. Ordutegiak zehazteke daude oraindik.

32129844497_616588eea1_h

Getxo Errugbiaren eta CRC Pozueloren arteko Fadurako partidan erabakiko da kanporaketa –

Hori-beltzek 18 puntuko abantaila dute Valle de las Cañasen 13-31 irabazi ostean

Igoerako fasea iritsi da Getxora. CRC Pozueloren aurka final laurdenetako joaneko partidua Madrilen 13-31 irabazi eta aurkariarekiko 18 puntuko abantaila lortu ostean, getxotarrek aukera paregabea dute kanporaketa beren alde erabakita uzteko Faduran, zaleen aurrean. Partida igandean, hilak 14, izango da, 12:15ean hasita.

Lehen taldeko joko-zabaltzailea den Ander Arratek konfiantza du bere kideengan, eta finalaurrekoetara iristeko gaitasuna dutela uste du: “Joaneko partida gogorra izan zen, baina bigarren zatian indartsu aritu ginen. Fisikoki oso ondo prestatuta gaude”. Hiru laurdeneko jokalari gaztea ziur dago etxean jokatzeak kanporaketa aurrera eramaten lagunduko diena. “Faduran are min gehiago egin ahal diegu”, dio.

Hala ere, Arratek ez du ezer ospatu nahi lortu aurretik; izan ere, CRC Pozuelo talde arriskutsua da, eta hala erakutsi du Ohorezko B Mailako C taldeko fase erregularrean. “Oso kontzentratuta atera behar gara, lehenengo minutuak funtsezkoak izango dira eta. Gakoa da euren jokoa zabal dezaten galaraztea, partida ahalik eta lasterren hiltzea. Puntuak azkar egiten uzten badiegu, partida konplikatu egin daiteke” nabarmendu du jokalariak.

Ikusminari dagokionez, zabaltzaileak espero du herriko jarraitzaileak jokalariak animatzera bertaratzea, bereziki etxekoak. “Joaneko partiduan zenbait zale Madrileraino joan ziren partidan zehar gu animatzeko. Etorriko direla esan didaten lagun eta senideak kontuan hartuta, pentsatu ere ez dut egin nahi zenbat jende bertaratuko den igandean”.

Partida bat baino, festa bat

Klubak esfortzu handia egin du hurrengo igandeko partidara ahalik eta jende gehien erakartzeko. Beste ekimen batzuen artean, La Salve Bilbao garagardoaren stand bat, hitzordua girotzeko fanfarre bat eta gaztetxoentzako puzgarriak egongo dira.

IMG-20190407-WA0012

El Getxo Rugby se impone en la ida al CRC Pozuelo (13-31)

Gran partido del Getxo Rugby en Madrid al lograr una ventaja de 18 puntos frente al CRC Pozuelo en el partido de ida los cuartos de final de los Play-Off de ascenso a División de Honor. Una victoria muy trabajada en un campo difícil y que supone un primer paso muy importante para el equipo dirigido por Bado y Young que deberán defender dicha renta el domingo que viene en Fadura (12:15h).

En un encuentro con mucho viento los locales arrancaron mejor, con más posesión y juego en campo rival. Así se adelantaron en el marcador gracias a un golpe de castigo en el minuto 12. El Getxo reaccionó y empezó a ganar metros. En una acción en zona de 22 local, A. Papa fue listo al poner rápido el oval en juego y asistir con el pie a sus compañeros en la otra banda ya en zona de ensayo. Tras una lucha fue el ala visitante A. Arrate quien logró posar y junto a la transformación lograda por A. Calvo los visitantes se ponían por delante en el marcador (3-7). El Getxo se vino arriba y siguió jugando en campo rival para aumentar su ventaja en el minuto 27 con un golpe de castigo pasado por A. Calvo (3-10).

Eran los mejores minutos de los gualdinegros que no dejaban al CRC Pozuelo llegar a su zona de puntos, de hecho perdonaron otro golpe para aumentar su ventaja. Este pareció un punto de inflexión porque a partir de aquí (32’) los locales volvieron a disfrutar de la posesión del oval, jugando a la mano y creando más peligro. Gracias a este arreón lograron 2 ensayos en los últimos 5 minutos de la primera parte, aunque no transformaron ninguno de los dos. Se llegaba al descanso con un 13-10 en el marcador.

Tras la reanudación el CRC Pozuelo salió de nuevo dominante e intentando aprovecharse del viento a favor para jugar en campo rival. Sin embargo el Getxo se mostró muy serio en defensa y muy superior en las melés. La posesión estaba igualada y ninguno de los dos equipos quería conceder metros, aunque una tarjeta amarilla a un jugador local desequilibró la balanza. Aún así la lucha por la posesión impidió que se moviese el marcador hasta el minuto 55 cuando, tras varias acciones cerca de la zona de ensayo local, el empuje de la delantera getxotarra en una melé se convirtió en una nueva marca de N. Braim. La patada centrada la convertía A. Calvo para volver a poner al Getxo por delante (13-17). Una ventaja que ya solo se vería ampliada porque 15 minutos después, y con dos amarillas más por ambos lados, los hombres de Bado y Young volvían a demostrar su superioridad en delantera para lograr un ensayo de castigo tras una melé a 5 metros (13-24).

Y ya con el partido roto tras el enorme esfuerzo físico realizado por los dos equipos, el Getxo aprovechó su dominio para ampliar la ventaja tras una gran jugada en la que tras muchas fases N. Pooli conseguía ensayar posando bajo palos. A. Calvo no fallaba la transformación (13-31). De ahí al final los visitantes aguantaron bien en defensa, no cometieron errores y superaron gestionar la presión del CRC Pozuelo por acortar la diferencia de 18 puntos que tendrán que recortar el próximo domingo en Fadura.

Iñigo Viteri, del Getxo Rugby

Lehenengo mailara igotzeko fasea hasi du Getxo Errugbiak. CRC Pozuelo, garaitu beharreko lehen aurkaria

Final-laurdenetako joanerako partida igande honetan, hilaren 7an, jokatuko da Madrilen, 12:30ean

Ohorezko B Mailako A taldeko ohiko ligan bigarren postua eskuratu ostean, Getxo Errugbiak asteburu honetan hasiko du lehenengo mailara igotzeko bidea. Lehenengo fase honetan, Getxotarrek CRC Pozueloren aurka neurtuko dituzte indarrak, mailaz igotzeko play offaren final-laurdenetako joanerako partidan, hain zuzen. Partida igande honetan, hilaren 7an, jokatuko dute 12:30ean, Valle de las Cañas zelaian, Pozuelo de Alarcónen.

Iñigo Viterik, senior plantillako jokalari gazte baina eskarmentudunak, esan du jardunaldiek aurrera egin ahala taldeak erritmoa mantentzea lortu duela. “Denboraldiaren azken txanpara nahiko fresko iritsi gara, bai fisikoki eta bai mentalki; gainera ia jokalari guztiak daude jokatzeko prest”.

Kanporaketa-fasearen koadro orokorrari dagokionez, Viterik ez du gainerako partiduetan arreta jarri nahi. Datorren igandeko norgehiagokan baino ez du pentsatu nahi: “Epe laburrera pentsatu behar dugu, jokatzea tokatzen zaigun kanporaketan, eta ez dugu egitaterik aurreratu behar”.

Aurkariari dagokionez, CRC Pozuelo oso talde balioaniztuna da, oso dinamikoak diren jokalari batzuk ditu eta gai dira edozein defentsa hausteko. “CRC taldea Ohorezko A Mailako klasiko bat da, eta eskarmentu handia du kanporaketa-faseetan. Jokalari arriskutsuak dituzte, baina partidua aurrera ateratzea lortuz gero, bi taldeen arteko aldea handitu ahal izango dugu” esan du hirugarren lerroko getxotarrak.

Viterik dio erabateko ustea duela bere taldearengan, baina ez garela gehiegi fidatu behar. “Mailaz igotzeko fasean parte hartuko dugun talde guztiek meritu propioengatik lortu dugu honaino heltzea, hortaz, ez dago aurkari errazik. Punturik ez oparitzea funtsezkoa izango da”.

Valle de las Cañaseko taldea bigarren postuan sailkatu da C taldean: 90 punturekin, aldeko 119 entsegurekin eta aurkako 43 entsegurekin. Getxo Errugbia, bere aldetik, Ohorezko B Mailako bigarren sailkaturik onena izan da: 96 puntu lortu ditu, aldeko 135 entsegu eta aurkako 31 entsegu.