Getxo Rugby Eskolako 2018-2019 denboraldia

Getxo Errugbi Eskola 2018-2019 hemen da!

Hurrengo Irailetik aurrera,2018-2019 denboraldiko taldeko behe mailak hasiko dira.Gero eta ume gehiago parte hartzen ari dira,eta horrela jarraitzea espero dugu.
Bereziki umeak eta benetan garrantzitsua dena, orain arte bezain ondo pasatzea eta kirol zoragarri honetaz ikasten jarraitzea dugu helburu.
NON ENTRENATZEN DUGU?
Fadurako(Getxo) polikiroldegian. Aurreko urteetan bezala, hiru zelai izango ditugu: Zelai artifiziala, atletismoko zelaia eta jokatzeko zelai nagusia.
ENTRENAMENDUAK NOIZ DIRA?
Eskolak astean bitan entrenatuko du, asteazkenean eta ostiralean, 17:30etatik 18:30etara. Akademiak astean hirutan entrenatuko dute: astelehenean (gimnasioan), asteazkena eta ostiralean, 18:00etatik 19:30etara.
IZENEMATE KUOTA:
Aurten berdina izango da, ez da aldaketarik egongo, aurreko urteko prezioak mantenduko dira. Getxo errugbiko izenemate kuotan honako hau sartzen da: Partiduetara joateko autobusa, eskola lizentzia, mediku asegurua, Bizkaiko federazioak antolatutako eta bestelako txapelketetan izenematea. Ordaintzeko moduak honako hauek dira: bakarra edo epeka.

KATEGORIAK:
Eskola:
  • Sub 08 (2012-2011 urteetan jaioa)
  • Sub 10 (2010-2009 urteetan jaioa)
  • Sub 11 (2008 urtean jaioa)
  • Sub 12 (2007 urtean jaioa)
  • Sub 13 (2006 urtean jaioa)
  • Sub 14 (2005 urtean jaioa)
Akademia:
  • Sub 16 (2004-2003 urteetan jaioak)
  • Sub 18 (2002-2001 urteetan jaioak)

Izen emate formularioa