Palmares eta Historia

Klubeko Historia

Getxo Rugby Taldea 1975. urtean sortu zen.  Gernika  errugbi taldean jolasten zuten jokalari batzuk errugbia Getxora ekartzea erabaki zutelako. Garai hartan unibertsitateetan jolasten zen gehienbat.

Hasieran klubaren egitura sortzea izan zen lan gogorrena: estatutuak burutzea, errugbi kirolaren ezaugarriak zabaltzea,  hainbat instituzioekin (Udala, Foru Aldundia) biltzea eta  haien laguntza lortzea.

Zorionez oso erantzun ona jaso zuen  klubak horregatik pixkanaka hazten joan zen. 90. hamarkada arrakastatsuena izan zen dudarik gabe. Garai hartan garaipen ahaztezinak lortu zituen getxoko taldeak : Ohorezko mailan txapelketa bat, errege kopako lau txapelketa eta txapeldunordea beste hainbat txapelketetan.

Urteak pasata errugbi kirolak aldaketa asko jaso ditu. Garrantzitsuena, profesionalismoa izan da. Horrek eragina handia  izan du  herrialde guztietan, batez ere goi mailako herrialdetan.

Euskadin eta Espainako  ligan  profesionalismoa ez da horaindik guztiz iritsi. Dena dela talde guztietan profesionalak daude gaur egun, gehienak kanpotarrak . Horrek errugbiaren kalitatearen maila igotzea suposatu du eta horrekin batera kluben aurrekontuak handitzea. Honetan Getxok beste klub guztiak bezala moldatu behar izan du eta horregatik hoberenetarikoa izatea du helburu. Hori, era baten, errege kopako finalera ailegatu zenean lortu zuen.

Gaur egun Getxo Errugbiak federatutako bost talde ditu eta eskolan beste bost. Horretaz aparte  talde beterano bat du.

Kluba aurrera eramateko behar den egitura oso handia da, gutxi gora behera  50 pertsona aritzen dira lan horretan : zuzendariak,  entrenatzaile eta  monitoreak, delegatuak, fisioak, medikuak ….

Harrobia ikusmiran dago beti eta momentu honetan 200 jokalari aritzen dira eskolan.

Palmarés

Masculino

award6

1.Liga División de Honor,1993

award6

1.Liga  División de Honor B, 2011

trophy4

4. Copa S.M el Rey,1990,1991,1992,1997

trophy4

3.Finalista Copa S.M el Rey, 1993,1995,2005

Femenino

trophy42. Copa S.M la Reina, 2001,2008

trophy41.Finalista de la Copa S.M. La Reina; 2004.

football156

1.Finalista de la Copa de Europa de Clubes Femenina