• Gizonezkoen lehen taldeak 5 puntu lortu zituen Zarautzi 31-3 irabazita, erasoan zein defentsan partida sendoa eginez.
  • Etorkizunak 23 urtez azpiko VRAC gainditu zuen (24-7) eta berriro irabazi zuen etxekoen azken porroten ostean.
  • Emakumezkoen lehen taldeak laugarren garaipena jarraian lortu zuen Les Abellesen aurka (10-5).

Getxo Rugby gizonezkoen lehen taldeak garaipen sendoa lortu zuen Zarautzen aurka (31-3) Faduran, hasieratik nagusi izan zen euskal derbian. Etxekoek lehen zati bikaina sinatu zuten, defentsan seriotasun handiz eta erasoko faseetan nagusi zirela erakutsiz. Eguraldi txarrak ez zuen errugbia praktikatzen laguntzen, baina bi taldeek erritmo altuan jokatu zuten.

David Martin eta Brad Linklaterren jokalariek defentsako sendotasunean oinarritutako garaipena lortu zuten. Hala ere, Zarautzek ireki zuen markagailua zigor kolpe bati esker (0-3, 10. minutua), bi taldeek lehen uneetan zelaira egokitu ondoren. 5 minutura txartel hori bat iritsi zen jokalari bisitari batentzat eta Getxok aurrerapausoa eman zuen. Izan ere, minutu gutxira Ander Mosok partidako lehen entsegua lortu zuen, Ander Arratek transformatuta (7-3, 19. minutua). Eskuekin egindako zehaztugabetasunengatiko akatsek ez zuten fase askorik ahalbidetu, eta azkar aldarazten zuten jabetza. Baina etxekoek euren nagusitasun numerikoa aprobetxatzen jakin zuten, berriro entsegua egiteko, Moso hegalean erabakigarria izan zena eta hutsuneak eta nagusitasuna aurkituz. Bere entsegua Ander Arratek ere egin zuen (14-3, 25. minutua). Lehen zatia amaitzeko, Getxok puntu bilketa berria egin zuen, Arratek poste artean emandako ostikoari esker (17-3, 40.minutua).

Bigarren zatia Getxo Rugby nagustiaunarekin hasi zen, Zarautzen zelaian jokatuz. Baina toucheetan akatsak egiten zituen obala galduz eta bisitariei bere entsegu gunetik urrun jokatzeko aukera emanez. Baina aurkako touch baten lapurreta batean ostean etxekoek azkar mugitu zuten pilota eta Ander Calvok entsegu ikusgarria egin zuen zuloa irakurtzen eta defentsaren artean sartzen jakin zuenean. Eta Arratek ondo trasnformatuta (24-3, 53.minutua). Marka honek partida desorekatu zuen etxekoen alde, eta minutu gutxira beste bat lortzeko aukera izan zuten, baina metro gutxiren faltan gelditu ziren, Calvo eta Peio Santa Cruz. Hemendik amaierara arte Zarautz Getxo Rugbyren 22. puntura iristen saiatu zen, baina etxekoen defentsa sutsuak eragotzi zion. Eta partida hautsita zegoela, Mosok, arratsaldeko protagonista nagusiak, hirugarren entsegua egin zuen, Getxoren 4a eta erasoko puntu extra lortzeko. Ander Arratek ere ez zuen huts egin ostikoarekin (31-3, 76. minutua). Emaitza horrekin, Getxok dinamika onean eta Gizonezkoen Ohorezko B Mailako lehen postuen lehian jarraitzen du.

EMAKUMEZKOEN LAUGARREN GARAIPENA JARRAIAN

Beste garaipen bat Getxo Rugbyko emakumezkoen lehen taldearentzat, oraingoan Les Abellesen aurka (10-5). Faduran jokatutako partida euritsu batean, etxekoak oso sendo aritu ziren defentsan, eta hasieratik markagailuan aurrea hartu ondoren, behin eta berriz geldiarazi zituzten valentziarren erasoak. Garaipen honekin Aitor Etxebarriak zuzentzen dituen jokalariak lau jarraian lortzen dute eta Ohorezko B Mailako hirugarren postuan kokatu dira 16 punturekin. Porrot bakarra lehen jardunaldikoa izan zen, orain liderra den El Salvadorren aurka 19 punturekin, eta bigarren doa BUC Bartzelona 17 punturekin.

Lehia lokaztutako zelai batean hasi zen, eta hau hasiera-hasieratik baldintzatu zuen jokoa. Zaila zen metro asko jarraian irabaztea, eta bi taldeak saiatu ziren aurkariaren zelaian jokatzen, arerioa izan zedin akatsen bat aprobetxatzeko. Getxo Rugby hobeto moldatu zen eta laster ireki zuen markagailua Lili Riley (3-0, 9. minutua) beti fidegarri duen ostikada batekin. Valentziarrek ez zekiten etxekoak geldiarazten eta txartel horia jaso zuten 12. minutuan eta getxotarrek ondo aprobetxatu zuten. Behin eta berriz bilatu zuten aurreko jokalariekin min egitea eta gero nagusitasuna bilatzea zelaia irekiz. Horrela iritsi zen Garazi Goikolea hegalaren entsegua, Lili Rileyk eraldatu zuena (10-0, 23. minutua) partida zail jartzen zitzaion aurkari baten aurrean abantaila handitzeko. Hala ere, marka honek akuilu gisa balio izan zien eta valentziarrak lehen zatiko azken zatian nagusi izatera pasa ziren, non zenbait saiakera egin ondoren arerioaren entsegu gunean obala jartzea lortu zuten Lieve Stallman erdiraketari esker (10-5, 37. minutua). Emaitza horrekin iritsi zen atsedenaldira, eta azken txistualdira.

Bigarren zatian zelaiak partidaren pisua nabaritu zuen eta eraso bakoitza moteldu egin zen; eta jokoan egindako akatsak biderkatu egin ziren. Getxotarrak saiatu ziren, baina ia ez zuten arriskurik sortu. Les Abelles izan zen puntuak murrizteko premia handienarekin jokatu zuena, eta baloiaren jabe izan arren, ezin izan zuten baloia pausatu. Getxo Rugbyren defentsak 3 aldiz salbatu zuen entseatu ahal izatea obala erabilezin bihurtuz. Mele asko betetako minututan, getxotarrek bikain defendatu zituzten saiakera guztiak partida amaitu arte. Beraz, joan den asteburuan Rugby Turiaren aurka lortutako garaipen neketsuaren ondorioz (8-3), eta BUC Bartzelonaren aurka etxetik kanpo lortutako garaipenari gehituta (6-15), Getxo Rugbyren defentsa emakumezkoen Ohorezko B Mailako onena da, 5 entsegu bakarrik jasota.

ETORKIZUNA GARAIPENAREN BIDERA ITZULI DA

Etorkizuna, Getxo Rugbyko gizonezkoen bigarren taldea, garaipenaren bidera itzuli zen VRAC Quesos Entrepinares Sub23 taldeari 24-7 irabazita. Bi jardunaldi zeramatzan partida onak egiten baina bigarren zatietan aurkariek garaipena lortu zuten. Larunbatean, ordea, Faduran markagailua estreinatu zuten eta azken txanpan ixteko gai izan ziren.

Etxekoak oso ondo irten ziren zelaira eta laster jarri ziren aurretik Borja Arnedok egindako entsegu bati esker (7-0, 13. minutua). Eta ez zioten aurkariari presioa egiteari eta partidaren pisua eramateari utzi. Horrela iritsi zen beste marka bat, Gonzalo De la Fuentek (12-0, 17. minutua) aurrealde osoaren bultzadari esker. Baina VRAC Quesos Entrepinares taldeak azkar erreakzionatu zuen eta Diego Calderonek Ignacio Morchonek egindako entsegua lortu zuen (12-7, 25. minutua). Emaitza horrekin amaitu zen lehen zatia.

Bigarrenean, etxekoak saiatu ziren aurkariaren zelaian jokatzen eta akatsak eta kolpeak murrizten, VRACri puntu bakar bat ere ez emateko. Euri jasak jokaldiak oso landuak izatea zaildu zuen eta aurrelarien jokoa nagusitu zen. Borroka horretan Getxo Rugby izan zen onena, obalaren jabetza handiagoa izan baitzuen Valladolideko talde baten aurka, eta kosta egiten zitzaien etxekoen entsegu gunera hurbiltzea. Horrela, markagailuak denbora behar izan zuen mugitzeko, nahiz eta etxekoen puntuak lortzeko aukera argiak izan. Getxok ez zuen etsi partida erabakita uzteko ahaleginean, baina azken unera arte ez zuen Xabier Txarroaldek entsegua lortu, aurrealdean ahalegin asko egin ondoren (17-7, 65. minutua). Aurkariaren zelaian jokatzeko une horiek aprobetxatu zituzten etxekoek, Jon Martinezek landutako eta Jon Azkorrak egindako entsegu bikain bati esker (24-7, 71. minutua). Marka berri honekin, VRAC Queso Entrepinares erreakzionatzen saiatu zen, baina ez zen askoz gehiagorako denborarik izan. Puntuak Faduran geratu ziren eta Getxo Rugbyk sailkapenaren erdira jauzi egin zuen.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestra Newsletter mensual y recibe los mejores contenidos en tu bandeja de correo