AITOR ETXEBARRIAK JARRAITZEN DU, BaRBARA PLa BUELTAN DA

Getxo Rugbyk gogor jarraitzen du lanean 2021-22 denboraldiari begira, eta horregatik Aitor Etxebarriak emakumezkoen lehen entrenatzaile izaten jarraituko duela baieztatu du, eta bigarren entrenatzailea aurpegi ezaguna izango dela Faduran, Barbara Pla. Horrez gain, Eva Rincon meleak hobetzeko entrenatzailea izango da.

Gorliztarrak bigarren denboraldia du Getxo Rugby taldeko senior emakumezkoarekin. Gizonezkoen entrenatzaileek bezala, Kluba barrutik ondo ezagutzen duten pertsonak arduratuko dira kirol-proiektuaz Aitor Etxebarria Karrakaldo R.T. taldean jokatzen hasi zen, Faduran jokalari garrantzitsua izan zen, eta hortik beste talde askotatik igaro zen: Donibane Lohizune, Oviedo, Baiona, Moraleja Alcobendas, Bera Bera, Uribealdea eta Zornotza. Ibilbide oparoa egin zuen, eta Euskadiko eta Espainiako maila guztietan jokatu zuen, XV eta VII taldeetan. Entrenatzaile bezala, Uribealdea eta Zornotzako Urgozo zuzendu ditu. Etxebarriak denboraldi berri bat egingo du neskekin “erronka berri bat da, entrenatzea eta jokalariak aurrera nola doazen ikustea gustatzen baitzait. Errugbiaren munduan urte askoan ikasi dudana transmititzea eta entrenatzaile gisa hobetzeko ikasten jarraitzea“.

Aitor Etxeberria, Barbara Pla eta Eva Rincioren helburua Ohorezko B mailan ahalik eta azkarren jarraitzea zihurtatzea da, eta ahal bada, iazko finalerdiak berdindu. Entrenatzailearen arabera, helmuga jarrita dago: “Taldeak esperientzia irabaztea eta B talde bat izatea, urte batzuk barru taldea Ohorezko mailara eraman ahal izateko“.

Barbara Plaren aldetik, etxera itzuliko da entrenatzera eta jokatzera. 38 urterekin, kataluniarrak asko du emakumezkoen errugbiaren munduari emateko. Historia egin zuen Espainiako Seven taldearekin hainbat urtez jokatu ondoren eta 2016an Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren. Orain, Iberdrola ligan Eibarrekin aritu ostean, Bere ezagutza guztiak emango ditu, bai jokalari gisa, bai bigarren entrenatzaile gisa. “Zelai barruan eta kanpoan daukadan guztia gaur egungo Getxo Rugby talde gazteari emateko” erronka gisa hartzen du.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.