AKADEMIA ETA ESKOLA ENTRENATZEN HASIKO DIRA

Getxo Errugbi taldeko gazteek osatutako taldeak zelaietara itzuli dira. Denboraldi-aurreko entrenamenduak iraileko lehen astean hasiko dira. Akademia irailaren 7tik (asteazkena) aurrera hasiko da, bai 18 urtez azpikoak, bai 16 urtez azpikoak. Aurten jokalari ugari izango dira klubeko lehen taldeetara iristeko funtsezkoa izango den etapa honetan.

Eskolari dagokionez, 8, 10, 12 eta 14 urtez azpikoak irailaren 9an, ostirala, hasiko dira. Txikienak energia handiz itzuliko dira zelaietara, eta baloi obaloaz gozatzen hasteko gogoz. Izena eman nahi duten haur guztiek gurekin harremanetan jarri ahal izango dira klubak Fadurako frontoietan dugun bulegoan, edo helbide elektroniko honen bidez: Idazkaritza@getxorugby.eus

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.