Alaitz Bollegi, presidente berria

Alaitz Bollegi jokalari ohia Getxo Rugbyko presidente berria izango da, Alberto Zubeldiaren ordez. Presidente berriaz gain, honako hauek osatuko dute: Gontzal Roscales Zuzendari Komertziala; Pablo Santiago Zuzendari Finantzarioa; Iñigo Pastor Zuzendari Juridikoa; Mikel Etxeandia Kirol-Zuzendaria; Asier Basterretxea Kirol-Koordinatzailea; Joseba Aranguren Zuzendari Soziala eta Mikel Andollo Komunikazio-Zuzendaria. Horrez gain, Getxo Rugby hobetzeko lanean jarraituko duten hamarnaka lagun izango dira, eskolatik hasi eta lehen taldeetaraino arlo guztietako energia berrituz.

Zuzendaritza-talde berriaren helburu nagusiak hauek dira: gizonezkoen taldea Ohorezko Mailara itzultzeko borroka egitea, gehienbat bertako jokalariz osatutako talde batekin; Bizkaiko eskola ugarienaren metodologia finkatzea, eta kluba digitalizatzen jarraitzea, baloi obalaren kultura ahalik eta ikusle gehienen artean are gehiago zabaltzeko.

Alaitz Bollegik, Hernanin talde inklusiboarekin presidente berria izan zenak, azaldu duenez, klubak dituen erronka nagusiak “finantziazioa, bazkide kopurua eta gazteenen jarraipena areagotzea dira, baita Getxo Rugby guztia modernizatzen jarraitzea eta, batez ere, daukagun altxor handiena garatzea: gure eskola”. Horretarako, “Ahalik eta erakunde eta pertsona gehien konbentzitu beharko ditugu gure lanarekin, tresna digital berriekin lagunduz, klubeko arlo guztiak ahalik eta gehien indartzeko. Datozen lau urteetan pausoz pauso joan beharko dugu ondare on bat uzten saiatzeko “.

https://getxorugby.eus/organigrama/

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.