Asteburu ezin hobea Estatu mailako txapelketak jokatzen dituzten 3 taldeentzat. Gizonezko Seniorrak Hospitalet hartu zuen mendean etxean (40-29), emakumezko seniorrak Rugby Turia (5-24) eta Etorkizunak Fenix Faduran (65-12).
Garaipen garrantzitsuena Valentzian jokatzen ari zen emakumezkoen lehen taldearena izan zen, Ohorezko B Mailan 4. postua ken ziezaiokeen talde bakarraren aurka. Baina getxotarrek partida bikaina jokatu zuten nahiz eta etxeko taldeak aurrea hartu zuen lehen minutuetan. Baina gero, gure neskak askatu egin ziren eta 4 entsegu ere egin zituzten garaipena lortzeko, defentsako puntu politarekin. Duela gutxi beste partida handi bat jokatu genuen Valentzian, baina garaipena lortu gabe, arantza hori gainetik kentzea lortu zuten partida honekin.
Gizonezkoen seniorrari dagokionez, uste baino gehiago kostatu zitzaion Hospitalet mendean hartzea, sailkapeneko beheko postuetako bat. Katalanek etxekoen akats guztiak zigortu zituzten, partidan sartzeko denbora behar izan baitzuten. Gero buelta eman zioten eta 6 entsegu ere egin zituzten. Baina azken minutuetan 2 sartu zizkiguten aurka eta markagailua desitxuratu zuten.
Azkenik, Etorkizunak zaragozako Fenixak garaitu zituen. Getxo Rugbyren 11 entseguekin kolorerik izan ez zuen azken sailkatuaren aurkako norgehiagoka, bisitarien 2 entseguen aurrean.