Datorren larunbatean, ekainak 25, Getxo Rugbyren denboraldi amaierako ohiko festa ospatuko dugu Faduran.
Goizean, topaketa bat izango da, non haurrek Errugbian jolasteko eta adin guztietako jendearekin gozatzeko aukera izango duten. Izen-ematea bertan egingo da. Ondoren bazkari bat izango da Fadurako Garagardotegian. Interesa duzuen guztiok tiketa erosi behar duzue aldez aurretik klubeko ordezkarien bitartez.
Guztiok animatzen zaituztegu parte hartzera eta egun handi bat pasatzera senide eta lagunez inguratuta. Zuen zain gaude Faduran, Aupa Getxo!